2014/04/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %13,4 gutxitu ziren martxoan
Gaualdiak %17,2 gutxitu dira aurreko urteko hil -2013ko Aste Santua barne izan zuen- beraren aldean
Eustaten datuen arabera, 2014ko martxoan 161.426 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 25.054 sarrera gutxiago, hots, %13,4 gutxiago. Bidaiari-sarrerak %15,4 gutxitu ziren Araban, %16,0 Gipuzkoan eta %10,8 Bizkaian. Komeni da gogoraraztea 2013ko Aste Santua martxoan izan zela eta aurtengoa apirilean.
Gaualdiak, 2014ko martxoan, 288.927 izan ziren, aurreko urtekoan baino %17,2 gutxiago, hots, 60.051 gaualdi gutxiago. Gaualdiak urte artean %23,1 gutxitu dira Araban, %18,9 Gipuzkoan eta %13,9 Bizkaian.
Atzerriko bidaiariak %17,2 gutxitu dira aurreko urteko martxoaren aldean eta estatukoak %12,0. Araban atzerritarrak %24,4 gutxitu dira eta estatukoak %13,1. Bizkaian atzerritarrak %15,4 gutxitu dira eta estatukoak %9,0. Gipuzkoan atzerritarrak %17,5 gutxitu dira eta estatukoak %15,3.
Batez besteko egonaldia, 1,79 egun, aurreko urteko martxoan 1,87 izan zelarik. Araban 2013ko martxoko 1,90 egunetik aurtengo 1,73ra; Bizkaian 1,83tik 1,77ra; Gipuzkoan 1,91etik 1,84ra.
Plazakako betetze-maila ehuneko 7,4 puntuz jaitsi da Euskal AE osoan, 2013ko martxoko %41,3tik aurtengo %33,8ra. Araban ehuneko 8,7 puntuz jaitsi da, 2013ko %37,0tik aurtengo %28,3ra. Bizkaian ehuneko 6,2 puntuz jaitsi da, 2013ko %41,6tik aurtengo %35,5era. Gipuzkoan ehuneko 8,5 puntuz jaitsi da, 2013ko martxoko %42,6tik aurtengo %34,2ra. Gelakako betetze-maila ehuneko 5,9 puntuz jaitsi da Euskal AEn, okupazioa %44,7. Araban ehuneko 8,2 puntuz jaitsi da, %37,3ra; Bizkaian 4,2z, %48,5era; Gipuzkoan 7,0z, %43,1era.
Hotel-okupaziorik handienak martxoan Bilbon (%40,6), Donostian (%38,9) eta Bilbo Handian (%32,7).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko martxoan okupaziorik handiena (%45,3) aste-bukaeretan da; %29,1 lanegunetan.
2013ko martxoaren aldean langile okupatuak %1,5ez gutxitu dira aurtengoan.
Nekazaritza-ostatuetan bai sarrerak, (%18,1) bai gaualdiak (%43,0) gutxitu egin dira martxoan
Euskal AEko landa-establezimenduetan martxoan 13.663 gaualdi erregistratu ziren, %-43,0 aurreko urteko hil beraren aldean, non 2013ko Aste Santua izan baitzen. Araban %-32,2, Gipuzkoan %-47,2, Bizkaian %-39,6.
Plazakako betetze-maila, %12,0, ehuneko 7,3 puntu gutxiago 2013ko martxoan baino. Araban ehuneko 3,9 puntu gutxiago, betetze-maila %10,3. Bizkaian betetze-maila %10,5, ehuneko 5,5 puntu gutxiago 2013ko martxoaren aldean eta Gipuzkoan 9,8 puntu gutxiago, %13,7.
Euskal AEko landa-ostatuetan 7.675 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo martxoan, %-18,1 aurreko urteko hil beraren aldean. Araban sarreretan %-2,7 dugu; Gipuzkoan %-24,2 eta Bizkaian %-13,2.
432 atzerritar-sarrera izan genituen, %-31,0 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %5,6. Estatuko bidaiarien sarrerak %17,2 gutxitu ziren.
Batez besteko egonaldia, 1,78 egun aurtengo martxoan, lehengo urtean baino laburragoa.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
THI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
THI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua