2014/04/14ko prentsa-oharra
Euskal AEko biztanleen %8 atzerrian jaioa da
Euskal AEko lau udalerrik bakarrik dute Espainiako batez bestekoak baino atzerrian jaiotako biztanle-portzentaje handiagoa
Eustatek landutako datuen arabera 2013ko urtarrilaren 1ean, Euskal AEn, atzerrian jaiotako pertsonak 184.045 ziren, biztanle guztien %8,4; Espainian %14,1, badago alderik. Extremadura, Asturias, Galizia eta Gaztela eta Leonen atzerrian jaiotakoak gehienez %8 dira; beraz, talde honetakoa da Euskal AE.
1. grafikoa. Atzerrian jaiotako pertsona-portzentajea, udalerrien arabera (%)
Iturria: Eustat. Biztanleen Udal Estatistika 2013ko urtarrilak 1
Euskal AE osokoa baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa dutenak 66 udalerri dira: 23 Arabakoak, eta haietatik 14 %10en gainetik daude, gehienak Errioxakoak. Navaridas (%20 pasa), Izurtza (%17,5), Samaniego (%15,3) eta Berriatua (%14,9), Espainiako batez bestekoaren gainetik daude.
6 udalerritan ia ez dago biztanlerik atzerrian jaiotakorik (%2tik behera); 5 Gipuzkoan, Elduain, Orexa, Gaztelu, Baliarrain, Berastegi, eta Garai Bizkaian. Berastegi izan ezik, 500 biztanle baino txikiagoak dira denak.
Hiriburuek Euskal AEk baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoak dauzkate: Gasteizek handiena, %11,6; Bilbok %10,2 eta Donostiak %9,4, biztanle guztien gainean.
Amerikarrak dira ugarienak
Euskal AEko atzerriko egoiliarren artean, amerikarrak %43 dira; Espainia osoan %26 pasatxo. Hauen arteko pertsona gehienak hegoamerikarrak dira: Kolonbia, Bolivia, Ekuador eta Brasilgoak dira atzerritarren laurdena eta amerikarren erdia pasa.
Euskal AEn bizi diren europarrak %25,7 dira, eta Espainian %47 ia. Talde honetan errumaniarrak nabarmentzen dira, atzerritarren %10,7; Espainian %15,7. Paradoxaz, errumaniarrak europarren %41,6 dira, Espainiako osotasunean baino ehuneko 8 puntu gehiago. Portugaldarrak gutxiago dira errumaniarrak baino, baina dezente gehiago dira proportzioan Euskal AEn (%19,6) Espainia osoan (%5) baino, europarren kopuru osoaz.
Euskal AEn afrikarren proportzioa (%23,8) Espainian dagoena (%19,9) baina handiagoa da. Esatekoa da halere, Espainian marokoarrak direla afrikar guztien %71,8 eta Euskal AEn %49 pasatxo. Euskal AEn bigarren nazionalitate afrikar ugariena aljeriarrak dira, %15,7; Espainian %5,8.
Euskal AEko atzerritarren artean txinatar eta pakistandarrak %5,9 dira, Espainian baino ehuneko puntu bat gehiago. Gure arteko ia asiar bakarrak dira, %80, Espainia osoan %69 direlarik.
Lurraldeak aintzat harturik, nazionalitateen banaketa, kontinenteen arabera, askotarikoa da. Bizkaian eta Gipuzkoan amerikarrak %40 pasa dira; Bizkaian boliviar eta kolonbiarrak amerikarren ia %46 dira, Gipuzkoan banaketa askotarikoagoa delarik.
Araban amerikar egoiliarrak ez dira iristen %35era, ia heren bat kolonbiarrak. Afrikarrek, pisurik handieneko nazionalitate-taldea, ehuneko 2 puntuz bakarrik gainditzen dituzte amerikarrak.
Europarren banaketa Bizkaia eta Gipuzkoan ezberdina da; pisu handiagoa azken honetan, frantsesen presentzia ugariagoagatik. Errumaniarren proportzioa (ia %55) gehiengoa da Bizkaian; Araban eta Gipuzkoan %30 inguru.
Gipuzkoak du afrikarrik gutxien hiru lurraldeen artean eta horietako bi heren ia marokoarrak dira. Araban eta Bizkaian ere marokoarrak gehiengoa dira afrikarren artean, %47,5 eta %43.
Araban (%24,2, %3,3) eta Gipuzkoan (%13,1, %9,4) garrantziaren araberako bigarren afrikar nazionalitatea aljeriarra da eta hirugarrena senegaldarra. Bizkaiko egoera Gipuzkoakoaren ifrentzua da.
Txinatarrak asiarren %60 ia dira Bizkaian; pakistandarrak %16. Gipuzkoan eta Araban pakistandarrak dira gehiengoa, batez ere Araban (%58,4).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Biztanleen Udal Estatistika. Datu-bankua