2014/05/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %7,6 gehitu ziren apirilean
Gaualdiak %12,3 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2014ko apirilean, 188.304 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 13.326 gehiago, %7,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %14,5 gehitu ziren Gipuzkoan, %8,0 Araban, %2,1 Bizkaian. Komeni da gogoraraztea 2013ko Aste Santua martxoan izan zela eta aurtengoa apirilean.
Gaualdiak, 2014ko apirilean, 357.328 izan ziren, aurreko urtekoan baino 39.016, %12,3, gehiago. Gaualdiak urte artean %6,1 gehitu dira Araban, %18,0 Gipuzkoan, %9,5 Bizkaian.
Estatuko bidaiariak %10,5 gehitu dira aurreko urteko apirilaren aldean eta atzerrikoak %2,6. Araban atzerritarrak %11,5 gutxitu dira eta estatukoak %15,1 gehitu. Bizkaian atzerritarrak %4,4 gutxitu dira eta estatukoak %5,9 gehitu. Gipuzkoan atzerritarrak %14,4 gehitu dira eta estatukoak %14,5.
Batez besteko egonaldia, 1,90 egun, aurreko urteko apirilean 1,82 izan zelarik. Araban 2013ko apirileko 1,86 egunetik aurtengo 1,83ra laburtu da; Bizkaian 1,79tik 1,92ra luzatu; Gipuzkoan 1,84tik 1,90ra luzatu.
Plazakako betetze-maila ehuneko 4,3 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko apirileko %38,3tik aurtengo %42,6ra. Araban ehuneko 1,7 puntuz gehitu da, 2013ko apirileko %34,2tik aurtengo %35,8ra. Bizkaian ehuneko 3,6 puntuz gehitu da, 2013ko apirileko %39,0tik aurtengo %42,6ra. Gipuzkoan ehuneko 6,4 puntuz gehitu da, 2013ko apirileko %39,2tik aurtengo %45,6ra. Gelakako betetze-maila ehuneko 2,0 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa %51,3. Araban ehuneko 0,8 puntuz gutxitu da, %42,5era; Bizkaian 0,9z gehitu, %52,9ra; Gipuzkoan 4,6z gehitu, %52,9ra.
Hotel-okupaziorik handienak apirilean Donostian (%54,8), Bilbon (%48,6), eta Gipuzkoako kostaldean (%45,7).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko apirilean okupaziorik handiena (%54,8) aste-bukaeretan; %38,1 lanegunetan.
2013ko apirilaren aldean langile okupatuak %2,5ez gutxitu dira aurtengoan.
Landa-ostatuetako sarrerak %68,1 gehitu dira apirilean eta gaualdiak bikoiztu
Euskal AEko landa-establezimenduetan apirilean 28.169 gaualdi erregistratu ziren, bi aldiz pasa gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %143,7ko gehikuntza, Bizkaian %135,1, Gipuzkoan %86,7.
Plazakako betetze-maila, %24,1, ehuneko 12,8 puntu gehiago 2013ko apirilean baino. Araban ehuneko 13,4 puntu gehiago, betetze-maila %21,7. Bizkaian betetze-maila %20,2, ehuneko 11,7 puntu gehiago 2013ko apirilaren aldean eta Gipuzkoan 13,2 puntu gehiago, %27,7.
Euskal AEko landa-ostatuetan 10.808 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo apirilean, %68,1 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %79,0ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %96,4, Gipuzkoan %53,5.
949 atzerritar-sarrera izan genituen, %+50,4 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %8,8. Estatuko bidaiarien sarrerak %70,0 gehitu ziren.
Batez besteko egonaldia, 2,61 egun aurtengo apirilean, lehengo urtean baino luzeagoa.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua