2014/05/29ko prentsa-oharra
Mendeko senideak zaintzen, emakume okupatuek %50 ordu gehiago ematen dituzte gizonek baino Euskal AEn
Enpresa txikietan eta sektore pribatuan lan egin nahiago duten pertsona-kopurua haziz
Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,9 ordu ematen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen, eta gizonek 3,1, Eustaten datuen arabera. Mendeko pertsonak zaintzen gizonek 1,5 ordu egunean eta emakumeek 2,3.
Emakume okupatuen %55,4k lan ordainduaz gain 5 ordu edo gehiago pasatzen ditu egunean adin txikikoak zaintzen. %17,2k denbora horixe bera ematen dute mendekoak zaintzen. Gizon okupatuen %45,1ek 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu seme-alabak zaintzen.
2010eko datuen aldean, seme-alabak zaintzen 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzten emakumeen portzentajea lehengoan da, eta mendeko pertsonekikoa egiten txikituz.
Euskal AEko okupatuen artean etxeko lanak banatzean oraindik handiagoa da aldea: Gizonen %89,9k 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu etxeko lanetan, emakumeen %29,6k 3 edo gehiago.
Banaketa horrek dakar emakume okupatuen ia seitik bat batere gustura ez egotea bikotekideak etxean egindakoarekin. Gizon okupatuen %73,1, berriz, oso gustura dago bikotekideak eginikoarekin.
Emakume langileen gogobetetasuna seme-alabak zaintzen (handia, %57,etan),baita etxeko lanekin ere (%43,6tan), gizonenen gainetik da (%48,5, %39,6).
Lan ordaindua eta eguneroko bestelakoak bateratzeko zailtasunaz, Euskal AEko pertsona okupatuen %34,3k dio oso zaila dela lana eta mendekoekikoa egitea bateratzea. Zailtasun-maila txikiagoa da (%27,1) adin txikiekikoak egiteko eta antzekoa (%24,3) norbere gauzetarako.
Pertsona okupatuen ia erdiak irteteko ordutegi malgua du
Biztanle okupatuen %20,9k beti, eta antzeko ehuneko bat zenbaitetan, lanaldia luzatu beharrean egoten dira.
Irteteko malgutasunaz -bateragarritasuna hobetzeko beste lanabes bat- okupatuen ia erdia -%46,4- baliatzen da; emakumeak gutxiago -%43,8- gizonak baino -%48,7-. Etxean bertan,%7,7k noizean behin lan egiten du eta %4,2k egun erdietan gutxienez.
Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurrien artean, lanetik irten ahal izatea okupatu gehien-gehienen eskura dago; soldatarik gabeko egunak okupatuen %58,1ek eska ditzakete. Langile erdia inguruk aise lor ditzake eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.
Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatzeak sustapen profesionalari kalte egingo dion beldurra zertxobait handigoa da emakumeengan (%31) gizonengan (%29,7) baino. Bost emakume okupatutatik batek uste du amatasuna kaltegarri litekeela sustapenerako; berriz, gauza bera aitatasunaz gizonen %7,4k bakarrik uste du. Halere, bost gizon enplegudunetako batek uste du aitatasun-baimena eskatzeak kalte handia lekarkiokeela ibilbide profesionalari.
Pertsona okupatuen lan-lehentasunez, lurraldeka ez dago alde handirik; soldatakoak izatea nahiago dutenak Euskal AEko baliotik (%83,3) gertu dabiltza. Gipuzkoako pertsona okupatuen %51,3k nahiago dute enpresa txiki bat lanerako, %52,1ek sektore pribatua eta %15,5ek autonomoa izatea. Oso bestelakoak dira bizkaitar okupatuen lehentasunak: %58,3k enpresa handia aukeratuko luke, %57,6k sektore publikoa. Arabarrak gertuago daude bizkaitarrengandik, baina erdibide batean: %57,3k enpresa handia aukeratuko luke, %54,4k sektore publikoa.
2010aren aldean ez dago alde handirik lan-egoerarekiko lehentasunez. Enpresaren tamainari eta okupazio-sektoreari erreparatuz gero, aldeak handiagoak dira; ehuneko 10 bat puntuz hazten dira bai lanerako enpresa txikia nahiago dutenak bai sektore pribatuaren aldekoak.
Bikotearen bi kideak lanean ari badira, adin txikikoak zaintzea, lanalditik kanpo, %94,7tan bien ardura da; aitarena, bakarka, %0,4tan, eta amarena bakarka %2,6tan.
Familia-etxe horiexetan eta adin txikikoak lanaldi barruan eta eskola-ordutegitik kanpo zaintzen %39,6tan senideak edo ordainketarik jasotzen ez duten pertsonak aritzen dira; %37,3tan bi bikotekideak eta %10,4tan ordainketa jasotzen duten pertsonak.
Mendeko senideak zaintzekotan, emakume okupatuen %31,6k egunero 3 ordu edo gehiago ematen ditu; gizonen %18,8k egiten du beste horrenbeste.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta (LBU). Prentsa-ohar gehiago
Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta (LBU).Datu-bankua