2014/05/21eko prentsa-oharra
2013ko laugarren hiruhilekoan erlijio-ezkontzak %15etik behera
1.348 ezkontza egin ziren, urtebete lehenago baino %9,3 gutxiago
2013ko laugarren hiruhilekoan, ezkontza zibilen proportzioa gehitu egin zen aurreko urteko aldi beraren aldean; 2012ko %80,8tik 2013ko %85,8ra, Eustaten datuen arabera. Urteko azken hiletan ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izaten da udan (kanonikoak %31,9, zibilak %68,1) baino.
Urrian, azaroan eta abenduan 1.348 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %9,3 gutxiago. Bizkaian 667, Gipuzkoan 464 eta Araban 179. Erkidegotik kanpo bizitzera joan zirenen artean, 38.
Bizilekua Euskal AEn duten 1.291 gizonezko eta 1.299 emakumezko ezkondu ziren. 1.113 senarrentzat (%86,2), lehen ezkontza izan zen; 9 alargun eta 169 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea pixka bat txikiagoa izan zen gizonena baino; kopurua, berbera: 1.113 (%85,7); alargunak 15 eta dibortziatuak 171.
Ezkonberri atzerritarren ehunekoa jaitsi egin da
2013ko laugarren hiruhilekoan senarren %9,4 eta emazteen %13,1 atzerritarrak ziren. 2012ko laugarrenean, senarren %10,1 eta emazteen %14,3; azpitik oraingoan.
Sexu bereko pertsonen arteko 36 ezkontza egin ziren, urtebete lehenago 23 izan zirelarik.
Ezkontzak ezkontideen adinaren arabera banatuz gero, 2013ko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %89,3k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean %82,1ek. Ehuneko biak aurreko urteko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira, aldi hartan %88,9 eta %78,9 izan baitziren.
Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2013. urtean senarren %86,3 eta emazteen %76,4 30 urte edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2012an %85,2 eta %73,4.
2013ko behin-behinekoan eta aurreko urtearen aldean Euskal AEn bizi direnen arteko ezkontza-kopurua %8,9 jaitsi da; ezkontza zibilak ehuneko 5,3 puntuz gehitu ziren 2012koen aldean, guztien %76,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua