2014/05/02ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,3 hazi da 2014ko lehen hiruhilekoan
Urte artean %0,4 hazi da, bederatzi aldiz tasa negatiboak izan ondoren
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,3ko hazkundea izan du 2014ko lehen hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. INEren aurrerapen-datuen arabera, Espainiako ekonomia %0,4 hazi da hiruhileko artean.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %0,4ko tasa dugu, 2013ko laugarren hiruhilekoan (%-0,3) baino ehuneko zazpi hamarren hobea. Bederatzi aldiz tasa negatiboak izan ondoren, euskal ekonomia hazi egin da urte artean 2014ko lehen hiruhilekoan. Urte artean Espainiako ekonomia %0,6 hazi da.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, %0,1 gutxitu da hiruhileko artean. Urte artean, enplegua %0,5 gutxitu da lehen hiruhileko honetan, aurreko aldietan baino gutxiago.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua