2014/06/05eko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %2,6 gehitu zen 2014ko apirilean
Euskal AEko industri produkzioaren indizea, aurreko hilarekin alderatuta %0,3 gehitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko apirilean %2,6 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,3 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2014ko martxoarekin alderatuta.
2014ko apirileko indizearen bilakaera 2013koaren aldean positiboa da industri talde handi guztietan, Kontsumo-ondasunetan izan ezik, %3,0 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrek (%-15,2) izandako jaitsieragatik, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %2,1 gehitu baitziren. Bitarteko ondasunak %3,4 gehitu ziren, Ekipo-ondasunak %2,8, Energia %2,1.
2014ko apirileko hil arteko aldakuntza, 2014ko martxoaren aldean, ezberdina izan da industri talde handietan. Ekipo ondasunak %1,3 jaitsi dira, Bitarteko ondasunak %1,1. Energia %1,2 gehitu zen, eta Kontsumoko ondasunak, guztira, %2,9; Kontsumo iraunkorreko ondasunak %3,6 hazi ziren eta ez- iraunkorrekoak %2,6.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko apirilean, urte artean: Garraio materiala %6,3, Makineria eta ekipoa %5,8.
Material eta ekipo elektrikoa sektorean urte arteko %8,2ko jaitsiera dago; Zura, paper eta arte grafikoetan, %1,0koa.
Apirileko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban, %8,4, eta Gipuzkoan, %3,7; Bizkaian %1,5 jaitsi da. Hil artean, 2014ko martxoaren aldean: Bizkaian %-1,1, Gipuzkoan %+1,0; Araban %+1,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua