2014/06/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntza sektorea %9,9 gutxitu zen 2014ko lehen hiruhilekoan
Etxegintza %10,4 jaitsi zen eta Obra Zibila %9,1
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %9,9 nominala murriztu zen, Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2014ko lehen hiruhilekoan Eraikuntzaren sektorea %5,9 murriztu zen, 2013ko laugarrenaren aldean
2014ko lehen hiruhilekoan, Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari -urte arteko %10,4ko jaitsiera izan baitzuen-, eta Obra zibilekoari, -%9,1koa- zor izan zitzaien.
Hiruhilekoen artean, 2014ko lehen hiruhileko sektoreko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %-7,0, baita Obra Zibilak ere, %-3,9.
Eraikuntzako enplegua %2,4 jaitsi zen 2013ko laugarren hiruhilekoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); datu-bankua