2014/05/07ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,5 murriztu zen 2014ko martxoan
Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin alderatuta %0,9 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko martxoan %1,5 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,9 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2014ko otsailarekin alderatuta.
2014ko martxoko indizearen bilakaerak, 2013koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Ekipo-ondasunak %1,9 gehitu ziren, eta Bitarteko ondasunak %1,3. Energia %-6,8; Kontsumoko ondasunak %-10,0; azken hauen barruan Kontsumo iraunkorrekoak %-29,5 eta Ez-iraunkorrekoak %-0,6.
2014ko martxoko hil arteko aldakuntza, 2014ko otsailaren aldean, ezberdina izan zen ere industri talde handietan. Ekipo-ondasunak %0,9 gehitu dira; Energia %1,4. Bitarteko ondasunak %-0,8 eta Kontsumo-ondasunak %-3,3. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-8,1 eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %-1,5.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko martxoan, urte artean: Garraio materiala %8,2, Metalurgia eta metalezko produktuak %1,6.
Material eta Ekipo elektrikoa sektorean urte arteko %18,6ko jaitsiera dago; Energia elektriko, gas eta lurrunean %9,2koa, Kautxu eta plastikoan %5,2koa
Martxoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Araban (%1,2); jaitsi egin da Bizkaian (%-2,4) eta Gipuzkoan (%-2,1). Hil artean, 2014ko otsailaren aldean: Bizkaian %1,7, Gipuzkoan %-3,2; Araban %-1,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua