2014/05/30ko prentsa-oharra
Euskal AEn jaiotzak %6,5 gutxitu ziren 2013ko laugarren hiruhilekoan
Amen ia %20, atzerritarrak
2013ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.587 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %6,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2013ko udazkeneko hiletan Euskal AEn amatutakoen arteko %18,3 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik, Araba, %25,5; Bizkaian %16,4, Gipuzkoan %17,7.
Jaiotzak lurralde guztietan gutxitu dira: Gipuzkoan 1.506 haur jaio ziren (%-7,4) jaitsierarik handiena; Araban 758 (%-3,3) eta Bizkaian 2.323 (%-7) aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.
Amen %80k 30 urte baino gehiago ditu
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea dela nagusi oraindik ere, haien artean izan baitziren erditzeen %38,2. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%34,8); 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %13,9 ekarri baititu. 40 urte baino gehiagoko amak (%7,5), gehiago dira 25 urtez beherakoak (%5,6) baino.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 29,8 urte batez beste; espainiarrena, 33,9.
Ezkongabeko amen haurrak %40tik gertu
2013ko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %38,8 izan ziren, 2012koan baino ehuneko ia bi puntu gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.531 haur (%55,2), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.672 (%36,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 384 (%8,4) izan ziren.
2013ko 4. hiruhilekoan izandako jaiotzen 1.620 urrian izan ziren, 1.468 azaroan eta 1.499 abenduan.