2014/06/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,9 gehitu ziren maiatzean
Gaualdiak %6,3 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2014ko maiatzean, 229.813 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 8.685 gehiago, %3,9ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Araban %13,3 gehitu dira bidaiari-sarrerak, %5,8 Gipuzkoan. Bizkaian aldaketarik ez (%0,0).
Gaualdiak, 2014ko maiatzean, 435.179 izan ziren, aurreko urtekoan baino 25.892, %6,3, gehiago. Gaualdiak urte artean %7,2 gehitu dira Araban, %5,3 Gipuzkoan, %7,0 Bizkaian.
Estatuko bidaiariak %3,3 gehitu dira aurreko urteko maiatzaren aldean eta atzerrikoak %4,8. Araban atzerritarrak %1,6 gutxitu dira eta estatukoak %19,8 gehitu. Bizkaian atzerritarrak %8,3 gehitu dira eta estatukoak %5,1 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %2,7 gehitu dira eta estatukoak %8,7.
Batez besteko egonaldia, 1,89 egun, aurreko urteko maiatzean 1,85 izan zelarik. Araban 2013ko maiatzeko 1,87 egunetik aurtengo 1,77ra laburtu da; Bizkaian 1,79tik 1,91era luzatu; Gipuzkoan 1,92, aurreko urtean bezalaxe.
Plazakako betetze-maila ehuneko 3,6 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko maiatzeko %46,5etik aurtengo %50,0ra. Araban ehuneko 2,2 puntuz gehitu da, 2013ko maiatzeko %38,8tik aurtengo %41,1era. Bizkaian ehuneko 5,3 puntuz gehitu da, 2013ko maiatzeko %46,3tik aurtengo %51,6ra. Gipuzkoan ehuneko 2,0 puntuz gehitu da, 2013ko maiatzeko %49,9tik aurtengo %51,9ra. Gelakako betetze-maila ehuneko 4,6 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %62,0. Araban ehuneko 0,6 puntuz gehitu da, %49,9ra; Bizkaian 8,1ez, %66,4ra; Gipuzkoan 2,1ez gehitu, %61,6ra.
Hotel-okupaziorik handienak Donostian (%62,4), Bilbon (%59,0) eta Bilbo Handian (%50,6, hiriburua kanpo).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko maiatzean okupaziorik handiena (%62,1) aste-bukaeretan; %44,2 lanegunetan.
2013ko maiatzaren aldean langile okupatuak %3,3z gutxitu dira aurtengoan.
Landa-ostatuetako sarrerak %9,6 gehitu dira maiatzean eta gaualdiak %14,4
Euskal AEko landa-establezimenduetan maiatzean 23.361 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %14,4 gehiago. Araban %10,5eko gehikuntza, Bizkaian %17,5, Gipuzkoan %14,0.
Plazakako betetze-maila, %19,2, ehuneko 2,8 puntu gehiago 2013ko maiatzean baino. Araban ehuneko 2,1 puntu gehiago, betetze-maila %14,6. Bizkaian betetze-maila %18,5, ehuneko 2,9 puntu gehiago 2013ko maiatzaren aldean eta Gipuzkoan 3,0 puntu gehiago, %21,6.
Euskal AEko landa-ostatuetan 10.310 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo apirilean, %9,6 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %9,7ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %22,9, Gipuzkoan %2,7.
1.263 atzerritar-sarrera izan genituen, %-50,5 aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %12,3. Estatuko bidaiarien sarrerak %32,0 gehitu ziren.
Batez besteko egonaldia, 2,27 egun aurtengo maiatzean, lehengo urtean baino luzeagoa.
Euskal AEn, gelakako betetze-maila maiatzaren 1eko zubian, %72,8
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, bidaiari-sarrerak maiatzaren 1eko zubian, 29.541. Ostegunetik iganderako sarrerak, 3 gau. 59.320 gaualdi Euskal AE osoan eta gelakako betetze-maila %72,8.
Landa-ostatuetan, 2.491 bidaiari-sarrera, 5.680 gaualdi, gelakako betetze-maila %50.7.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua