2014/07/16ko prentsa-oharra
Euskal AEko lanbide eta enpresa zerbitzuen %94 10 langile baino gutxiagokoak ziren eta guztiaren %44 fakturatu zuten 2012an
Jarduera juridikoek eta kontabilitatekoek sektorearen enpleguaren %20 hartu eta guztiaren %29 fakturatu zuten
Euskal AEko lanbide eta enpresa zerbitzuen sektorea (jarduera profesional eta zientifikoak, zerbitzu laguntzaileak) oso atomizatua da, enpresen %94,3k 10 langile baino gutxiago zituzten 2012an, Eustaten arabera. Enpresa hauek sektoreko langileen %37,2 okupatu eta negozio-zifraren %43,7 izan ziren.
100 langile eta gehiagokoak guztien %0,5 besterik ez ziren, langileen %30 pasatxo eta 2012ko fakturazioaren %20,2.
2012an sektorean 116.984 langile ari ziren, 27.879 establezimendutan.
Sektoreko establezimenduetan enplegatutako batez besteko pertsona-kopurua, 4,2; Jarduera juridiko eta kontabilitatekoetan, 2,3; enpleguarekin lotutakoetan, 31,1; ikerkuntza eta garapenean, 17,9. Gainerako jardueretan hiru bat langile izaten dira batez beste: Publizitatea eta merkatu-azterketetan, 3,3; Alokairu zerbitzuetan, 3,1; Arkitektura eta ingeniaritzan, 2,9; Bidaia-agentzietan, 2,7.
Negozio-zifra: 8.514 milioi; pertsona okupatuko 72.782 euro.
Jarduera-azpisektoreak: Jarduera profesional eta zientifikoak fakturazioaren %66,3 izan ziren. Gainerako %33,7, zerbitzu laguntzaileak.
Jarduera profesional eta zientifikoak atalaren barruan, Jarduera juridiko eta kontabilitatekoak %43,4; Arkitektura eta ingeniaritza, %33,9. Ikerkuntza eta garapena, %8,5; Publizitatea eta merkatu-azterketak, %7,6; Beste jarduera profesionalak, %6,6.
Zerbitzu laguntzaileetan: Negozio-zifraren %21,5, Bidaia-agentziek; Alokairu-zerbitzuek %14,6; Enpleguarekin lotutako jarduerek %6,7; Zerbitzuen beste jarduerek, %57,1.
Jarduera juridikoek 23.389 pertsona okupatzen zituzten, sektorearen enpleguaren %20; 10.325 establezimendutan, denen %37. Talde honetan pertsonako salmentak: 104.831 euro.
Arkitektura eta ingeniaritza zerbitzuek 17.598 pertsona okupatu zituzten, sektorearen enpleguaren %15; 6.000 establezimendu, guztien %21,5. Talde honetan pertsonako negozio-zifra: 108.599 euro.
Ikerkuntza eta garapenean 7.127 langile enplegatu ziren, denen %6,1; 399 establezimendutan, denen %1,4; pertsonako batez besteko fakturazioa, 67.312 euro.
Publizitate eta merkatu-azterketetan 4.408 pertsona ari ziren, 1.345 establezimendutan, pertsonako batez besteko fakturazioa 97.140 euro.
Enpleguarekin lotutako jardueretan, 6.694 langile, 215 establezimendu. Alokairu-jardueretan 2.808 langile 905 establezimendutan eta 742 bidaia-agentzietan 1.982 pertsona. Gainerako 52.978 enpleguak, 7.948 establezimendutan, Beste jarduera profesional eta zerbitzuetan.
Pertsonal-gastuak: 3.465 milioi; %23,7 jarduera juridiko eta kontabilitatekoetan eta %18 arkitektura eta ingeniaritza zerbitzuak.
Bizkaia Jarduera profesional eta enpresakoen negozio-zifraren %60,8 izan zen; Gipuzkoa %26,1, Araba %13,1. Lurraldeetako portzentajeak azpisektoreetan oso antzekoak dira: Bizkaian %59,7 Jarduera profesionaletan eta %62,9 Zerbitzu laguntzaileetan; Gipuzkoan %26,8 eta %24,7; Araban %13,5 eta %12,4.
Enplegatutako langileen %58,6 Bizkaian aritu zen, %27,8 Gipuzkoan, %13,5 Araban.
Jarduera profesional eta zientifikoen enpleguaren %13,6 Araban genuen, %55,4 Bizkaian, %31 Gipuzkoan. Zerbitzu laguntzaileetan, enplegu okupatuaren %13,5 Arabari zegokion, %61,8 Bizkaiari, %24,7 Gipuzkoari.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Zerbitzuen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago