2014/07/04ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2014ko maiatza)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera % 1,2 handitu da 2014ko maiatzean

Aurreko hilabetearen aldean, Euskal AEko industria-produkzioaren indizea % 0,3 jaitsi da

2014ko maiatzean, Euskal AEko industri produkzioa % 1,2 handitu da, 2013ko hilabete beraren aldean, lan-egutegiaren termino homogeneotan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hilabetearen aldean, 2013ko ekainaren aldean hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpena % 0,3 jaitsi zen, urtaroko eraginak zuzenduta.

Industria-talde handiei dagokienez, 2014ko maiatzeko indizeak 2013ko maiatzaren aldean izan duen bilakaera gorabeheratsua izan da. Kontsumo-ondasunak, oro har, % 6,1 handitu ziren, Kontsumo Ondasun Galkorrek izandako % 15,9ko igoeraren eraginez, zeren Kontsumo Ondasun Iraunkorrek % 16,1 egin baitzuten behera. Bitarteko Ondasunek % 4,7 egin zuten gora, eta Ekipamendu Ondasunek, berriz, % 4,3 behera. Energiak, azkenik, % 4,4, egin zuen behera.

Hilabete arteko aldakuntza ere, 2014ko maiatzekoa 2014ko apirilarekiko, gorabeheratsua izan da, industria-talde handietan. Energiak % 0,8 egin zuen gora, Kontsumo Ondasunek % 2,9 gora (Kontsumo Ondasun Galkorrek % 5 gora eta Iraunkorrek % 3,0 behera egin baitzuten), Ekipamendu Ondasunek % 3,4 behera egin zuten eta, amaitzeko, Bitarteko Ondasunek ez zuten aldaketarik pairatu.

Euskal industriako sektore handietan, 2014ko maiatzean Elikagaiak, edariak eta tabakoa atalekoek eta Zura, papera eta arte grafikoak atalekoek izan zuten igoera handiena, % 16,6 eta % 12,6, hurrenez hurren.

1. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko aldakuntza-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea

Beste muturrean, jaitsiera handienak Argindarreko materiala eta ekipamendua atalak eta Argindarra, gasa eta lurrina atalak izan zituzten, % 8,0 eta % 7,4koak, hurrenez hurren.

Lurraldeari dagokionez, Industriako Produkzioaren Indizearen maiatzeko urtez urteko bilakaera goranzkoa izan da hiru lurralde historikoetan: Bizkaian % 2,1, Araban % 0,7 eta Gipuzkoan % 0,6. Hilabete arteko aldakuntzaren tasari dagokionez, 2014ko apirilaren aldean, Bizkaian positiboa izan da (% 2,6); Araban eta Gipuzkoan, berriz, negatiboa % 2,6 eta % 1,9 jaitsi baita hurrenez hurren.

2. taula. Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Aldakuntza-tasak. 2014 maiatza. Behin-behineko datuak				
Iturria: Eustat. Euskal AEko industria produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera % 1,2 handitu da 2014ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2014/07/04
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011792_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali