2014/06/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,2 gehitu ziren 2014ko maiatzean aurreko hilaren aldean
2013ko maiatzaren aldean eraikuntza gastuak %0,9 gutxitu ziren
2014ko maiatzean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan %-0,9 dugu, Eustaten datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,3 merketu dira.
Maiatzean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,3ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,4koa.
Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera dugu. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,6 jaitsi ziren, Obra zibilekoak %2,0.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2014ko maiatza 2013koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Zurgintza (%2,4), Energia elektrikoa eta gasa (%0,9), Ez-metalezko industria (%0,7). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Ez-metalezko mineralak (%3,4), Metalurgia (%2,8), Petrolio-fintzea (%2,8).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua