2014/06/19ko prentsa-oharra
Datu-aurrerapena 2013
Euskal AEko I+G gastua %4,9 murriztu zen 2013an Euskal AEn
I+Gko dedikazio osoko baliokidetzako langileak %0,7 gutxitu ziren
2013an, Ikerkuntza zientifiko eta Garapen teknologikoko jardueren gastua %4,9 murriztu zen Euskal AEn, Eustaten behin-behineko datuen arabera I+Gko dedikazio osoko baliokidetzako langileak %0,7 gutxitu ziren.
I+G gastu zifra hauen oinarrian egikaritza-sektoreen jokaera ezberdinak daude:
* Sektore nagusian, enpresetan (guztiaren %75,8 2012an) bai barne-gastua (%-5,6), bai I+G jardueretarako langileak (%-1,6) gutxitu ziren.
* Goi mailako irakaskuntzan gastua %3,2 gutxitu zen eta I+G langileak %1,3 gehitu.
* Administrazio publikoan I+G gastua %2,0 gutxitu zen eta langileak %1,3 gehitu.
Ohar metodologikoa: Eustatek Datu-aurrerapena dakar, 2013ko I+G gastuen eta langileen bilakaerari buruzkoa. Aintzat hartu dira aurreko urtean gastu guztiaren %83 gauzatu zuten enpresa, unibertsitate eta erakundeak. Aurrerapena ekainean, eta behin-betiko datuak aurtengo azaroan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko ikerketa eta garapen teknologikoko (I+G) jardueren estatistikari buruzko datu bankua