2014/07/21eko prentsa-oharra
Euskal AEn 2012/2013 ikasturtean gradudun kopuruak gora egin du %6
Matrikulatuen kopuruak 15 urtez behera egin ondoren, gora egin du hiru urtez jarraian
2012/13 ikasturtean 67.551 gazte matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, aurrekoan baino %2 gehiago, eta ia 13.000 graduatu ziren (%+6), Eustaten datuen arabera.
15 urtez matrikulatuen kopuruak behera egin ondoren, gora egin du hiru urtez jarraian. %57 Bizkaian aritu ziren ikasten, %30 Gipuzkoan, %13 Araban.
Goi mailako ikasketak unibertsitate publikoan egiten ditu hamar ikasletik zortzik. Proportzio hau antzekoa da ikasketa-mota guztietan, Master ofizialetan izan ezik (%69).
Eskainitako gradu kopurua nabarmen (%42) hazi zen, Bolonia planaren unibertsitate-ikasketen egitura berriaren bermatze aurreranzkoaren ondorioz; bestalde, lehen eta bigarren graduko ikasketen beherakada (%-44) ekarri du. Bi ikasketa-motak (biak “bizirik” baitaude) aintzat harturik eta graduondoak hartu gabe, 2012/2013an ikasleak 59.889 ziren, aurrekoan bezalatsu (%+1).
Unibertsitatean emakume gehiago
Ehuneko 6 puntuz, emakumeak gehiago dira unibertsitaterako sarreran: 2012/13an, %53-%47. Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota guztietan: Lehen eta bigarren zikloetan (%51), graduetan (%54), master ofizialetan (%55), doktoregoetan (%54).
Gradu-ikasketetan 44.067 ikasle aritu ziren; lehen eta bigarren zikloetan 15.822; master ofizialetan 4.390 eta doktoratzen 3.272.
Gradu jendetsuenak: Enpresen administrazio eta zuzendaritza (4.584), Lehen mailako hezkuntza (2.985), Zuzenbidea (2.599), Psikologia (2.244), Ingeniaritza mekanikoa (2.174), Haur hezkuntza (1.749), Erizaintza (1.337), Negozioen kudeaketa (1.276), Gizarte hezkuntza (1.028), Gizarte lana (1.023), Medikuntza (1.001); hauen denen artean, matrikulen erdia dugu.
Lehen eta bigarren zikloetan, jendetsuenak: Enpresen administrazio eta zuzendaritza (1.870), Industria ingeniaritza (1.283), Ingeniaritza teknikoa (962), Arkitektura (887), Medikuntza (847), Industria antolaketaren ingeniaritza (795), Zuzenbidea (791), Irakaslea (529), Psikologia (508).
Gehien bat ikasleak Zientzia Sozial-Juridikoetan eta Ingeniaritza-Arkitekturetan graduatu ziren
2012/13an 12.950 gazte graduatu ziren, %6 gehiago aurrekoan baino. 56%, emakumeak.
Lehen eta bigarren zikloetan, 6.661; 3.333 graduetan; 2.456 master ofizialetan; 500ek lortu zuten doktoregoa.
Euskal AEKo unibertsitarien erdia Zientzia Sozial eta Juridikoetan espezializatu zen; %28, Ingeniaritza eta Arkitekturetan. Arte eta Giza zientzietan, eta Osasunaren zientzietan, %9; Zientzietan, %5.
Zientzia Sozial eta Juridikoetan emakumeak (%57) gehiago dira, ohi bezala. Gizonen %84 Ingeniaritza-Arkitekturan (%45) eta Zientzia Sozial eta Juridikoetan (%39).
Osasunaren zientzietan neskak (%13) askoz gehiago dira mutilak (%4) baino; aldea handiagoa da aurreko urtean baino.Zientzietara gero eta gutxiago bi sexuek: mutilen %4k, nesken %7k.
Gazteen %98k gainditu zuten selektibitatea 2013an
Arabarren %99,6k, bizkaitarren %98,9k eta gipuzkoarren %97,1ek gainditu zuten. Batez besteko nota, “ongi”, antzekoa hiru lurraldeetan.
Emakumeen %98,5ek eta gizonen %97,6k gainditu zuten.
Zentro pribatuetatik etorritako ikasleen %98,5ek gainditu zuten, publikoetatikoen %97,6k.
Selektibitatea gainditutako mutilen artean, ikasketa aukeratuenak: Enpresen administrazio eta zuzendaritza, Ingeniaritza mekanikoa, Ingeniaritza industria-teknologian, Lehen hezkuntza, Medikuntza. Nesken artean: Enpresen administrazio eta zuzendaritza, Medikuntza, Lehen hezkuntza, Haur hezkuntza, Erizaintza. Bi kasuetan ikasketa hauek guztien %35 izan ziren.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEKo Unibertsitate-estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Unibertsitate-estatistikari buruzko datu-bankua