2014/08/07ko prentsa-oharra
Euskal AEko Herri Administrazioen Kontu Ekonomikoak-2012
2012an Euskal AEko Herri Administrazioek 2.065 milioiko defizita izan zuten
Defizit hori aurreko urtekoa baino %22,7 txikiagoa da.
Euskal AEko Herri Administrazioen (euskal administrazioak, estatuarena eta Gizarte segurantza lurralderatuak) defizita 2.065 milioi izan zen 2012an, SEC2010 Kontuen Europar Sistema berriarekin, Eustaten datuen arabera.
2012an finantzaketa edo defizit beharra %22,7 gutxitu da 2011ren aldean; batetik, finantza-baliabideak %0,5 gehitu zirelako eta bestetik, ez-finantzetako enpleguak %1,8 gutxitu zirelako. 2010-2012 aldian finantzaketa-beharra %16,9 gutxitu da urteko tasa metatuan.
Ez-finantzetako baliabideak aztertuz, errenta, ondare eta abarren zergak, zeinak baitira baliabide guztien %26,3, %3,5 gehitu ziren 2011ren aldean; baliabideetara gehien ekartzen duten beste bi sekzioak gutxitu egin ziren 2011ren aldean, Ekoizpen eta inportazioen zergak (baliabideen %27,2) %2,9 eta Gizarte kotizazioak (baliabideen %32,9) %3,4.
Ez-finantzetako enpleguetan, 2011ren aldean, Soldatakoen ordainketa gehi Bitarteko kontsumoa (enpleguen %37,2) %6 gutxitu zen. Gutxitu egin ziren, baita ere, Ordaintzeko diru-laguntzak (%16,3) eta Kapital Eraketa Gordina (%20,7). Gainerako enpleguak gehitu egin ziren. Zehazki, Gizarte prestazioak (barne dituzte pentsioen gastua eta gizarte-laguntzako beste zenbait prestazio) %2,8 gehitu ziren, enpleguen %38,7raino, 2011n baino ehuneko 1,7 puntu gehiago. Gauzazko Gizarte-transferentziak: Merkatuan erositako ekoizpena (kontzertuen gastua barne) %5,4 gehitu zen; Beste transferentzia arruntak %30,4 eta Kapital transferentziak %10,9.
Erakundeak aztertuz, Estatuaren Administrazio Lurralderatuak 604 milioiko superabita zeukan 2012an eta Gizarte Segurantza Lurraldetuak 1.541eko defizita. Biak baturik 937 milioiko defizita zegoen 2012an, aurreko urtearen aldean %85,4 gehiago. Gizarte Segurantza Lurralderatuan, saldo negatiboa 2011ko 1.136 milioietatik 2012ko 1.541etara gehitu zen, ez-finantzetako baliabideak gehiago murriztu zirelako ez-finantzetako enpleguak baino; zehazki Gizarte kotizazioengatiko baliabideak %2,0 murriztu ziren eta Gizarte prestazioetako enpleguak %3,8 gehitu.
Euskal Administrazioetan finantzazio-beharra 1.128 milioi izan zen 2012an, 2011n baino 1.038 milioi gutxiago. Eusko Jaurlaritzaren finantzazio beharra 2011ko 1.759 milioi negatiboetatik 2012ko 938etara gutxitu zen. Arabako foru eta udal administrazioetan 2011ko 87 milioi negatiboetatik 2012ko 64 positiboetara; Bizkaian 2011ko 154 milioi positiboetatik 2012ko 104 negatiboetara; Gipuzkoan 474 negatiboetatik 150etara.
2010-2012 urteetan Herri Administrazioen azken gastuaren egitura aldatu egin da. Kapital Eraketa Gordinaren parte-hartzea gastuan gutxitu egin da, 2010eko %18,5etik 2012ko %14,1era. Azken Kontsumoaren Gastuaren parte-hartzea ehuneko 4,4 puntuz gehitu da, %81,5etik %85,9ra. Azken Kontsumoaren Gastua batuketa da; batetik, administrazioen gastua ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean; bestetik, merkatuko ekoizleek familia-etxeentzako ekoitzitako ondasun eta zerbitzuen erosketa.
Oharra: Euskal AEko Herri Administrazioen Kontu Ekonomikoak 2012 SEC2010 Kontuen Europar Sistemaren aldaketa metodologikoak aintzat hartuta burutu dira. 2010 eta 2011ko datuak eguneratu egin dira eta laster seriearen birzenbatespena egingo da. Informazio gehiago: Ohar Metodologikoa-2012
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT).
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Herri-administrazioen kontu ekonomikoei buruzko prentsa-ohar gehiago
Herri administrazioen kontu ekonomikoei buruzko datu-bankua