2014/07/31ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,4 hazi da 2014ko bigarren hiruhilekoan
Urte artean %0,9 hazi da, bederatzi aldiz tasa negatiboak izan ondoren, bigarren datu positiboa
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,4ko hazkundea izan du 2014ko bigarren hiruhilekoan aurrekoaren aldean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera., 2007ko aldi beraren aldea. INEren aurrerapen-datuen arabera, Espainiako ekonomia %0,6 hazi da hiruhileko artean.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %0,9ko tasa dugu, 2014ko lehen hiruhilekoan (%0,4) baino ehuneko bost hamarren hobea. Bederatzi aldiz tasa negatiboak izan ondoren, euskal ekonomia hazi egin da urte artean bigarren aldiz. Urte artean Espainiako ekonomia %1,2 hazi da.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2014ko bigarren hiruhileko urte arteko hazkundea industriak eta zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako gertatu da; eraikuntza geldoturik oraindik ere.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, %0,5 gehitu da hiruhileko artean. Urte artean, enplegua %0,1 gehitu da bigarren hiruhileko honetan; lehen hazkundea 2008ko bigarren hiruhilekotik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua