2014/07/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,4 gehitu ziren 2014ko ekainean
Gaualdiak %8,5 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2014ko ekainean, 226.899 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 13.657 gehiago, %6,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Araban %10,6 gehitu dira bidaiari-sarrerak, %12,8 Gipuzkoan. Bizkaian aldaketarik ez (%0,0).
Gaualdiak, 2014ko ekainean, 428.458; aurreko urtekoan baino 33.479, %8,5, gehiago. Gaualdiak urte artean %6,0 gehitu dira Araban, %10,6 Gipuzkoan, %7,2 Bizkaian.
Estatuko bidaiariak %6,0 gehitu dira aurreko urteko ekainaren aldean eta atzerrikoak %7,0. Araban atzerritarrak %10,8 gehitu dira eta estatukoak %10,5. Bizkaian atzerritarrak %1,0 gehitu dira eta estatukoak %0,5 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %12,2 gehitu dira eta estatukoak %13,3.
Batez besteko egonaldia, 1,89 egun, aurreko urteko ekainean 1,85 izan zelarik. Araban 2013ko ekaineko 1,83 egunetik aurtengo 1,75era laburtu da; Bizkaian 1,76tik 1,89ra luzatu; Gipuzkoan 1,97tik 1,93ra laburtu.
Plazakako betetze-maila ehuneko 4,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko ekaineko %46,2tik aurtengo %50,7ra. Araban ehuneko 1,9 puntuz gehitu da, 2013ko ekaineko %38,6tik aurtengo %40,5era. Bizkaian ehuneko 5,2 puntuz gehitu da, 2013ko ekaineko %44,2tik aurtengo %49,4ra. Gipuzkoan ehuneko 4,7 puntuz gehitu da, 2013ko ekaineko %51,9tik aurtengo %56,6ra. Gelakako betetze-maila ehuneko 5,8 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %62,7. Araban ehuneko 1,4 puntuz gehitu da, %49,7ra; Bizkaian 8,3z, %64,4ra; Gipuzkoan 4,3z, %65,9ra.
Hotel-okupaziorik handienak ekainean Donostian (%70,5), Gipuzkoako kostaldean (%54,6) eta Bilbon (%54,1).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko ekainean okupaziorik handiena (%61,8) aste-bukaeretan; %46,6 lanegunetan.
2013ko ekainaren aldean langile okupatuak %3,7z gutxitu dira aurtengoan.
Landa-ostatuetako sarrerak %11,8 gehitu dira ekainean eta gaualdiak %23,8
Euskal AEko landa-establezimenduetan ekainean 25.130 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %23,8 gehiago. Araban %6,6ko jaitsiera; Bizkaian %22ko gehikuntza, Gipuzkoan %34,5ekoa.
Plazakako betetze-maila, %20,8, ehuneko 4,4 puntu gehiago 2013ko ekainean baino. Araban ehuneko 0,1 puntu gehiago, betetze-maila %13,1. Bizkaian betetze-maila %18,2, ehuneko 3,4 puntu gehiago 2013ko ekainaren aldean eta Gipuzkoan 6,9 puntu gehiago, %25,9.
Euskal AEko landa-ostatuetan 10.669 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo ekainean, %11,8 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %2,2ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %16,0, Gipuzkoan %12,9.
1.700 atzerritar-sarrera izan genituen, %-59,3 aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %15,9. Estatuko bidaiarien sarrerak %5,8 gehitu ziren.
Batez besteko egonaldia, 2,36 egun aurtengo ekainean, lehengo urtean baino luzeagoa.
Bizkaian, gelakako betetze-maila Makina-erremintaren bi urtekoan, %78,1
Bizkaian, Makina-erremintaren bi urtekoan, bidaiari-sarrerak 21.676 izan ziren. Sarrerok 2014ko ekainaren 2tik 7ra arte (6 gau). Aldi horretan, 42.357 gaualdi Bizkai osoan eta gelakako betetze-maila %78,1. Bilboko metropolialdean (Bilbo aparte), betetze-maila, %89,2.
Araban, gelakako betetze-maila Azkena Rock Festivala ari zela, %60,2
Araban, bidaiari-sarrerak 2014ko Azkena Rock Festivala ari zela, 2.727. Sarrerok 2014ko ekainaren 20 eta 21ean (2 gau). Aldi horretan, 4.624 gaualdi Araba osoan eta gelakako betetze-maila %60,2. Gasteizen gelakako betetze-maila, %67,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua