2014/07/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 gutxitu ziren 2014ko ekainean aurreko hilaren aldean
2013ko ekainaren aldean eraikuntza gastuak %0,2 gutxitu ziren
2014ko ekainean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan %-0,2, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 gutxitu dira.
Ekainean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,1eko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,2ko igoera.
Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera dugu. Etxegintzako lehengaien kostuak %0,7 jaitsi ziren, Obra zibilekoak %0,8.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2014ko ekaina 2013koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%4,1) , Ez-metalezko industria (%2,8), Zurgintza (%2,1). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Ez-metalezko mineralak (%2,1) , Metalurgia (%1,8), Material elektrikoa (%1,2).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua