Prentsa-oharra 2014/08/06
EUSKAL AEKO 2014KO EKAINEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI)
Euskal AEko industria-jarduera % 0,1 handitu da 2014ko ekainean
Aurreko hilabetearekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioaren indizea % 0,2 handitu da
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa % 0,1 hazi da 2014ko ekainean, 2013ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneotan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hilabetearekin alderatuta, hau da, 2014ko maiatzarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa % 0,2 hazi da, urtaroko eraginak zuzenduta.
Industria-talde handiei dagokienez, 2014ko ekaineko indizeak 2013ko ekainarekin alderatuz izan duen bilakaera gorabeheratsua izan da. Kontsumo-ondasunak % 4,6 murriztu ziren, kontsumo-ondasun iraunkorrek % 20,3ko beherakada izan baitzuten eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 1,9 ugaritu baitziren. Taldeko ondasunak % 2,0 murriztu ziren, bitarteko ondasunak% 1,2 handitu ziren, eta energia, berriz, % 3,6ra igo da.
Hilabete arteko aldakuntza ere, 2014ko ekainekoa maiatzaren gainean, gorabeheratsua izan da, industria-talde handietan. Energia % 1,0 handitu zen eta taldeko ondasunak, berriz, % 1,3. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 3,9ko jaitsiera izan dute, kontsumo iraunkorreko ondasunek % 2,3ko jaitsiera eta kontsumo ez-iraunkorreko ondasunek % 4,4koa izatearen ondorioz. Bestalde, bitarteko ondasunak % 0,8 murriztu ziren.
Euskadiko industrian garrantzi handiena daukaten sektoreen artean, 2014ko ekainean hazkunde handiena izan dutenak hauek izan dira: Zura, papera eta arte grafikoak (% 12,0) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurrina (% 1,1).
Kontrako muturrean, jaitsierarik handiena Material eta ekipo elektrikoa atalak izan zuen (% 9,8), eta ondoren Garraiorako materialak (% 8,9).
Lurralde historikoen arabera, industria-produkzioaren indizearen ekaineko urtez urteko bilakaera positiboa da Bizkaian (% 3,3) eta Gipuzkoan (% 0,5). Baina Araban murriztu egin da (% 6,0). Hilabete arteko aldakuntzaren tasari dagokionez, 2014ko maiatzarekin alderatuz, Gipuzkoan positiboa izan da (% 2,8), baina negatiboa Araban (% 2,7) eta Bizkaian (% 0,9).
Informazio gehiago lortzeko:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 017 562
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua