2014/09/12ko prentsa-oharra
Jaiotzak %2,2 gehitu ziren Euskal AEn?2014ko lehenengo hiruhilekoan
Amen %41,3k 35 urte edo gehiago zituen; jaiotzen %38,8, ezkongabekoen seme-alabak
2014ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEn 4.708 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %2,2 gehiago, Eustaten datuen arabera. Jaiotza-kopurua hiru lurraldeetan gehitu da, ezberdin: Araban %8,4, Gipuzkoan %1,4, Bizkaian %0,8. Araban 803 haur jaio ziren, Gipuzkoan 1.542, Bizkaian 2.363.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %39,1. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%33,3); 25-29ko taldeak erditzeen %13,6.
2013ko hiruhileko beraren aldean, 40 urte edo gehiagorekin amatu direnak 2013an 343 izatetik 2014ko 377 izatera pasatu dira. Emakume hauek jaiotzen %8 ekarri zuten; 25 urtez beherakoek, %6.
Ezkontzaz kanpo jaioak, guztien %38,8, ehuneko 1,4 puntu gehiago 2013ko lehen hiruhilekoan baino. Bizkaia (%40) izan zen Euskal AEko kopuru orokorraren gainetik ibilitako lurralde bakarra; Gipuzkoan %37,6 eta Araban %37,7. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %11,5.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.522, lehenengo haurrak izan ziren; 1.764 (%37,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengoak, %9.
Amen %18,6 atzerritarrak
Euskal AEn 2014ko lehen hiruhilekoan izandako jaiotzen %18,6tan, ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik, Araba, %27, Bizkaian %16,2, Gipuzkoan %17,8. Aurreko urtearen aldean, ehuneko puntu bat baino zertxobait gutxiagoko hazkundea.