HomeGaiakAskotariko zerbitzuakPrentsa Oharrak 2012an Euskal AEn informatika-jarduerek...

2014/09/17ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN ESTATISTIKA. ASKOTARIKO ZERBITZUAK 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2012an Euskal AEn informatika-jarduerek 13.000 pertsona okupatu eta 1.250 milioi fakturatu zituzten

Garraioaren ingurukoek 2.778 milioi fakturatu eta 10.500 pertsona pasa okupatu zituzten

Eustatek landutako datuen arabera, 2012an Euskal AEn informatika-jarduerek 13.000 pertsona okupatu eta 1.250 milioi inguru fakturatu zituzten. Bizkaian gauzatu zen fakturazioaren %67,8, Araban %16,2, Gipuzkoan %16,0.

Garraioaren ingurukoek –portuek, aireportuek eta salgaiekin lotutako beste zenbaitek- 2.778 milioi fakturatu zituzten 2012an. Bizkaian izan genuen sektore honen negozio-zifraren %56,2, Gipuzkoan %32,3, Araban %11,5. Adar honetan 10.593 pertsona okupatu ziren; pertsonako salmenta-ratioa, 262.228 euro.

1. taula: Askotariko zerbitzuen aldagai nagusiak(1), jarduera-adarren arabera. 2012

1. taula: Askotariko zerbitzuen aldagai nagusiak , jarduera-adarren arabera. 2012
Iturria: Eustat. Zerbitzuen estatistika

Higiezinen adarrak 5.186 pertsona enplegatu zituen; pertsonako batez besteko fakturazioa, 130.615 euro. Negozio-zifra, %65,3 Bizkaian, %24,4 Gipuzkoan, %10,3 Araban.

Jarduera kulturalek 6.002 pertsona okupatu zituzten; kiroletakoek eta dibertimenduzkoek 7.343 lanpostu sortu zituzten. Adar hauetako pertsonako salmentak: 98.082 euro eta 71.835. Bi sektoreetan Bizkaiak izan zuen salmenta-bolumenik handiena, kulturalen %58,1 eta kirol eta dibertimenduzkoen %50,7. Gipuzkoak %31,3 eta %34,2; Arabak %10,6 eta %15,1.

Pertsonaren beste zerbitzuen adarrak sortzen du pertsonako salmenta-ratioaren txikiena aztertutakoen artean, 35.519 euro. Azpisektore nagusia ile-apaindegiak eta edertasun-zentroak dira. Adar honetan 12.688 langile aritu ziren. Negozio-zifrak: %56,1, Bizkaian; %32,7 Gipuzkoan; %11,2 Araban.

1. grafikoa. Langile okupatuak eta negozio-zifraren zenbateko garbia jarduera adarren arabera, Euskal Aen. 2012

Establezimenduetan enplegatutako batez besteko pertsona-kopurua, 3,4. Langilerik gutxien, Jarduera kulturaletan, 1,5, eta Finantza-laguntzaileetan, 1,7; beste muturrean, Garraioaren ingurukoetan, 9,1. Ordenagailu eta beste artikuluak konpontzeko establezimenduetan batez beste 2 pertsona ari dira; Jarduera kulturalekoetan 2,9; Ikus-entzumenezko, zine, irrati eta telebistetan 4,9; Kirol eta dibertimenduzkoetan, 5,6. Gainerako jardueretan 6 pertsona baino gehiago enplegatzen dira: Edizioan 6; Posta jardueretan 6,3; Informatikan 7,9.

(1) EJSN-2009aren arabera jarraian zehazten diren taldeetako batean sar daitekeen jarduera bakarra edo nagusia duten establezimenduak aztertzen ditu: 52, 53, 58, 59, 60, 62, 63, 66, 68, 90, 91, 92, 93, 95 y 96.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Zerbitzuen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2012an Euskal AEn informatika-jarduerek 13.000 pertsona okupatu eta 1.250 milioi fakturatu zituzten

Eragiketa : 
Zerbitzuen inkesta
Eragiketa kodea : 
133000
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2014/09/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011969_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali