2014/08/26ko prentsa-oharra
EUSKADI 28-EBn 2014
30/34 urte bitarteko euskal biztanleen %44,1ek goi-mailako hezkuntza du
20/24 urte bitarteko biztanleen %85,5ek bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen ditu
Euskal AEko 30/34 urte bitarteko biztanleen %44,1ek goi-mailako hezkuntza zuen, Eustaten eta Eurostaten 2013ko datuen arabera. Ehuneko hori 28-EBko estatuen batez bestekoaren -%36,8- oso gainetik dago. Espainiarena %40,7 zen urte horretan.
Datuok 28-EBkoekin alderatuz gero, ikusten dugu Euskal AEko egoera oso positiboa zela. Aurretik geneuzkan: Irlanda (%52,6), Luxenburgo (%52,5), Lituania (%51,3) Suedia (%48,3), Zipre (%47,8), Erresuma Batua (%47,6), Finlandia (%45,1). Zerrendaren behealdean Italia (%22,4), Errumania (%22,8) Kroazia (%25,9), Malta (%26,0).
Azken urteetan adierazle honen bilakaera ikusgarria izan da, ikusi besterik ez dago 2004ko ehunekoak: 30/34 urte bitartekoak, goi-mailako hezkuntza zutenak, %33,5 ziren Euskal AEn; %35,9 Espainian eta 28-EBkoen batez bestekoa %26,8.
2009an euskal biztanleen %41ek zuen egina goi mailako hezkuntza, espainiarren %39,5ek eta 28-EBko batez bestekoa %32,1 zen.
2013an, 20/24 urte bitartekoak, bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditzen dituztenak %85,5 ziren Euskal AEn, eta 28-EBn %81,1 batez beste. Espainiako tasa, %63,8, oso azpitik zen.
Tasarik altuenak: Kroazia (%95,0), Eslovenia (%91,5), Eslovakia (%91,2), Txekiar errepublika (%90,9), Lituania (%90,0). Bigarren mailako ikasketak gutxienez gainditutako 20/24 urte bitartekoen tasarik baxuenak: Espainia (%63,8), Portugal (%69,9), Danimarka (%71,8), Malta (%75,8).
Goi-mailako hezkuntza maila 28-EBn (30-34 urteko adin taldea, %)
Iturria: Eustat eta Eurostat
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT).
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskadi 28-EBn; prentsa-ohar gehiago