2014/09/19ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRU HILEROKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) 2014/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,4 hazi da 2014ko bigarren hiruhilekoan

Hazkunde honen eragilea Barne Eskaria da; kanpo-sektorea apalago dabil

2014ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %0,4 gehitu da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago, Eustaten datuen arabera. Espainiako ekonomiarena (%0,6) baino bi hamarren txikiagoa da.

Euskal AEko BPGk urte arteko %0,9ko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Bederatzi aldiz urte arteko tasa negatiboak izan ondoren, bigarren datu positiboa da. Urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena (%1,2) baino hiru hamarren txikiagoa da eta 18-Euro eremuarena (%0,7) baino bi hamarren handiagoa.

Eskaintzaren ikuspegitik, BPGren urte arteko hazkundea lau jarduera-sektore handien bilakaera ezberdinen konbinazioaren emaitza da. Bai lehen sektoreak, bai industriak, bai zerbitzuek oro har aldakuntza positiboak dauzkate jarduera-mailetan; eraikuntzan berriz ere balio erantsiaren beherakada.

Lehen sektoreak urte arteko %7,7ko hazkundea izan du.

Industria, bigarren hiruhilekoan, %0,7 hazi da, lehenengoan baino ehuneko bi hamarren gehiago urte artean; hirugarren hiruhilekoa jarraian urte arteko hazkunde-tasa positiboekin. Urte arteko hau hiruhilekoen arteko hiru hamarrenen hazkundean gauzatzen da; alegia, beste hiruhileko batez lortzen du industriak hiruhileko arteko positiboa.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %	
Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Eraikuntzak berriz izan du urte arteko tasa negatiboa, %-1,4, aurreko hiruhilekoan bezalaxe. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %-2,9.

Zerbitzuetan, urte arteko %0,9ko eta hiruhileko arteko %0,7ko hazkundeak.

Zerbitzuen bederatzi hamarrenen urte arteko hazkundea osagaien indar ezberdinetako bilakaerei zor zaie:

Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuen adarra %1,9 hazi da; Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %0,6; Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,4.

Hiruhileko artean, jarduera-azpisektore guztiak hazi dira. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak dira berriz ere hiruhileko arteko gehien hazi direnak, %1,4. Gainerako zerbitzuak %0,6 hazi dira eta Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,4.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du (%0,8); 2014ko bigarren datu positiboa, bederatzi hiruhilekotan negatiboak izan ondoren. Aurreko hiruhileko urte arteko datua baino lau hamarren hobea da. Hiruhilekoen artean eta hirugarren hiruhilekoz jarraian hazkundea dugu, %0,2.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: EUSTAT. Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoak

Eskariaren aldetik, bi gauza aipagarri. Aurrena, Barne eskariaren bilakaera positiboaren nolabaiteko sendotzea, ehuneko puntu bat, aurreko hiruhileko datu positiboaren segidan. Bigarren, Barne eskariaren datu positibo honi kontra egiten dio kanpo-merkataritzaren bilakaera apalagoak, zeinak BPGren murrizte arina dakarren. Inportazioak pittin bat hazi dira, gutxixeago esportazioak.

Familia-etxeetako Azken Kontsumoari dagokion Gastuak, kontsumo pribatuak, urteko lehen hiruhileko bilakaera positiboa sendesten du. %1,4ko hazkundea dugu bigarren hiruhileko honetan; aurrekoarekin alderatuz gero, puntu bat eta bi hamarren gehiago. Hiruhileko tasa, %1,2.

graf0011996_03_e.png

Kontsumo publikoa (Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua) %0,5 hazi da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gutxiago; honek hiruhilekoen arteko %4,7ko jaitsiera dakar.

Azken Kontsumoko Gastua ( Administrazio publikoen azken kontsumoko gastua eta Familia-etxeetakoa) %1,3 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %-0,1.

Kapital eraketa gordinak (Inbertsioa) beheraka darrai, urte artean %0,1 jaitsi delarik; hiruhilekoen artekoa, %0,5 positiboa. Berriz ere inbertsioaren jokaera bi bilakaera kontrajarritan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %1,4 hazi da urte artean eta %2,0 hiruhileko artean. Kapital eraketa gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- tasa negatiboak ditu, bai urte artean (%-0,9), bai hiruhileko artean (%-0,2)

Barne eskaria, zeina osatzen baitute Azken kontsumoko gastuak eta Kapital eraketa gordinak, %1,0 gehitu da urte artean. Aurreko hiruhileko datua baino bederatzi hamarren hobea da.

graf0011996_04_e.png

Kanpo-sektoreak beheraka ekarri du BPG, zertxobait. Ondasun eta zerbitzuen esportazioak %2,3 gehitu dira urte artean, eta %2,4 inportazioak.

Enplegua, bigarren hiruhileko honetan (Dedikazio osoko baliokidetzan neurtuta) %0,1 hazi da urte artean, bost urtez jarraian hiruhilero jaitsi ondoren. 2014ko lehen hiruhilekoaren aldean, urte arteko honek %0,5eko hazkundea dakar.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua jaitsi egin da Industrian eta Eraikuntzan; beste bi jarduera-sektoreetan, ez. Zerbitzuetan %0,9 hazi da enplegua urte artean. Lehen sektorea %0,7 hazi da. Urte arteko jaitsierarik handiena berriz ere Eraikuntzan, %-2,7. Industrian, %-1,8.

Hiruhileko artean, Lehen sektoreak %7,4ko hazkundea eta Zerbitzuetakoak %0,8koa. Lehen hiruhilekoaren aldean, Industrian %-0,8 eta Eraikuntzan %-0,4.

Urte artean BPG %1,1 hazi da Gipuzkoan, %0,8 Bizkaian eta %0,7 Araban. Hiruhileko artean, Arabak %0,1, Bizkaiak %0,4, Gipuzkoak %0,4.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG hiruhileko arteko %0,4 hazi da 2014ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2014/09/19
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011996_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali