2014ko irailaren 3ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EEKI) 2014ko UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntza-kostuak % 0,7 txikitu ziren 2014ko uztailean, aurreko hilarekin alderatuta

Iazko uztailarekin konparatuta, eraikuntza-kostuak % 1,2 txikitu dira

Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizea % 0,7 jaitsi zen 2014ko uztailean aurreko hilaren aldean. Bestalde, hil horretako urte arteko tasa ere beheranzkoa izan zen (-%1,2), EUSTATek emandako datuen arabera.

Aurreko hilekoaren aldean, ez da aldatu eskulanaren kostua, baina lehengaien kostuak % 0,8 jaitsi dira.

Azpisektoreka, etxegintzak eta obra zibilak bilakabide antzekoa izan dute lehengaien kostuei dagokienez aurreko hilarekin alderatuta; izan ere, eraikuntzako lehengaiak % 0,8 jaitsi dira eta obra zibilekoak, berriz, % 0,9.

Bi azpisektore horien urte arteko bilakaerari dagokionez, zeinu berekoak dira. Eraikuntzako lehengaien kostuak % 2,0 jaitsi dira eta obra zibilekoak, aldiz, % 2,3, iazko uztailekoekin alderatuta.

Sektoreak kontsumitu dituen lehengaietako batzuen urte arteko prezioak garestitu egin dira 2013ko uztailekoekin alderatuz. Nabarmentzekoak dira energia elektriko eta gasaren sektorekoak (% 2,2ko hazkundea), zuraren industriakoak (% 1,8ko hazkundea) eta industria ez-metalikoarenak (% 0,7ko hazkundea). Aitzitik, beste sektore batzuetako lehengaien prezioak txikitu egin dira hamabi hilabete hauetan. Aipatzekoak dira mineral ez-metalikoen sektorekoak (% 4,1 txikiagoak), petrolioaren finketarenak (% 3,4 txikiagoak) eta material elektrikoarenak (% 1,9 txikiagoak).

1. TAULA. EUSKAL AEKO  ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. ALDAKUNTZA TASAK(p). 2014KO UZTAILA
Iturria: Eustat. Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntza-kostuak % 0,7 txikitu ziren 2014ko uztailean, aurreko hilarekin alderatuta

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2014/09/03
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0011923_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali