2014/09/18ko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntza sektorea %3,7 gutxitu zen 2014ko bigarren hiruhilekoan
Etxegintza %8,2 gutxitu zen, Obra Zibila %5,3 gehitu
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko bigarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %3,7 nominala murriztu zen, Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzendu eta gero, 2014ko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %1,5 murriztu zen, lehenengoaren aldean.
Eraikuntza sektorearen jaitsiera Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %8,2ko jaitsiera izan baitzuen; Obra zibilean, %5,3ko gehikuntza.
Hiruhilekoen artean, 2014ko bigarren hiruhileko sektoreko jarduera aurrekokoarekin alderatuz gero, Etxegintzak bilakaera negatiboa du, %2,4; Obra Zibilak %0,2ko gehikuntza.
Eraikuntzako enplegua %0,9 jaitsi zen 2014ko bigarren hiruhilekoan lehenengoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturari buruzko indizea (EKI); datu-bankua