2014/09/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,1 gehitu ziren 2014ko abuztuan aurreko hilaren aldean
2013ko abuztuaren aldean eraikuntza gastuak %0,5 gutxitu ziren
2014ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasan %-0,5, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,1 garestitu dira.
Abuztuan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,1eko igoera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,0.
Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera dugu. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,1 jaitsi ziren, Obra zibilekoak %1,6, aurreko urteko hil beraren aldean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2014ko abuztua 2013koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%2,7), Zurgintza (%2,1), Industria kimikoa (%0,6). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%5,3), Ez-metalezko mineralak (%2,8), Kautxu eta plastikoa (%1,0).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua