2014/10/03ko prentsa-oharra
Euskal Aeko industri jarduera %8,0 gehitu zen 2014ko abuztuan
Aurreko hilarekin alderatuta %2,8 gehitu zen
Industri Produkzioaren Indizea (IPI) Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko abuztuan %8,0 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %2,8 gehitu zen, 2014ko uztailarekin alderatuta.
2014ko abuztuko indizearen bilakaerak, 2013koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Kontsumo-ondasunak %1,5 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-25,1, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+4,0. Ekipo-ondasunak %15,2 gehitu ziren; Bitarteko ondasunak %10,5, Energia %2,3.
2014ko abuztuko hil arteko aldakuntza, uztailaren aldean, oso bestelakoa izan da industri talde handietan. Energia %1,0 gehitu zen, Bitarteko ondasunak %5,5, Ekipo-ondasunak %4,9. Kontsumo-ondasunek %-2,1 (iraunkorrak %-7,0, ez-iraunkorrak %-0,5).
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko abuztuan, urte artean: Garraio materiala, %42,0; Metalurgia eta metalezko produktuak, %13,0; Zura, papera eta arte grafikoak, %12,6.
Jaitsiera bakarra: Material eta Ekipo elektrikoa, urte arteko %9,2.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen abuztuko urte arteko bilakaera positiboa izan da hiruretan: Araban %18,7, Gipuzkoan %6,8, Bizkaian %4,6. Hil artean, 2014ko uztailaren aldean: Gipuzkoan %-0,7, Araban %10,9, Bizkaian %1,9.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua