HomeGaiakBPGa eta banaketaPrentsa Oharrak Euskal AEko kontu ekonomikoak...

2014/10/07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KONTU EKONOMIKOAK

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Europar Estatistiken Praktika Onen Kodeak adierazten du, Lehen Printzipioan -Independentzia Profesionala- ezen estatistika agintariek jakinarazpen publikoak argitaratuko dituztela estatistika ofizialen erabilpen desegokiak direla-eta.

2014ko irailaren 26ko prentsa-oharrean esan bezala, Eustatek 2010-2012 seriearen behin-betiko datuak eta 2013ko aurrerapena zenbatetsi ditu Europar Batasuneko metodologia berria, SEC-2010 Kontu Ekonomikoen Europar Sistema, erabiliz, zeina derrigorrezkoa baita estatu kideentzat 2014ko irailaz geroztik. Helburua da beste ekonomiek emandako zenbatespenekin gureak erabat konparagarriak izatea. Horregatik, Europar Batasuneko Estatu Kideetako bulego estatistiko nagusiek bezalaxe, Eustatek Kontu Nazionalen eta Eskualdeetakoen Sistemaren metodologia berria aplikatu du Kontu Ekonomikoen eta Input-Output Esparruaren lanketarako (Europar Parlamentu eta Kontseiluko 549/2013 araua, 2013ko maiatzaren 21ekoa). Metodologia honek orain arte erabilitakoa, SEC-1995, ordezten du.

Bestalde, sartu dira, baita ere, oinarri-aldaketetan gertatzen den bezalaxe, informazio estatistiko zehatzago, fidagarriago eta eguneratuago bat eskuragarri izatetik etorritako aldaketa estatistikoak.

Hona hemen aldakuntza metodologiko nagusiak:

· Ikerkuntza eta Garapenaren gastuaren kapitalizazioa (I+G)

· Aseguru-etxeen tratamendua

· Herri-administrazioen sektorearen mugaketa berria

· Azken erabilera propioarentzako ekoizpenaren tratamendua

· Legez kanpoko ekonomia

Legez kanpoko Ekonomiaz ari garela (tabako kontrabandoa, antolatutako prostituzioa, droga-trafikoa), 2010 urterako, oinarrizko prezioetan, balio erantsi gordinari egindako ekarpenaren zenbatespena 747,9 milioi da; honek %1,149 gehitzen du Euskal AEko BPG.

Lurraldeka: Araban 116,9 milioi, Bizkaian 385,9, Gipuzkoan 245,1. Honen arabera, Legez kanpoko Ekonomiak %1,147 gehitu du Arabako BPG (gehikuntzarik txikiena); %1,148 Bizkaikoa eta %1,150 Gipuzkoakoa.

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea (EUSTAT). Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko kontu ekonomikoak SEC 2010: Legez kanpoko ekonomia

Eragiketa : 
Kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170112
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
1980-2024
Eguneratze data : 
2014/10/07
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012117_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali