2014/10/20ko prentsa-oharra
2013an jaiotzak %7 gutxitu ziren Euskal AEn
Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,8
2013an, Euskal AEn 19.118 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %6,9 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ama atzerritarren artean, %-2,7; espainiarren artean, %-7,7.
Gipuzkoan 6.287 jaiotza, %-8,9; Bizkaian 9.732, %-5,9; Araban 3.099, %-5,9.
Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,8; 70eko hamarraldian askoz handiagoa zen. Zifrarik handiena Araban, ‰9,7; Gipuzkoan, ‰8,9; Bizkaian, ‰8,5.
Jaiotzen %81,1ean amak 30 urte edo gehiago zituen
Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %38,9; 2012.aren aldean ehuneko puntu bat pasatxo txikiagoa da portzentajea. Gehituz jarraitzen dute 35-39 urte bitartekoen jaiotza-kopuruak (%34,6) eta 40 urtetik gorakoenak (%7,6). Azken 5 urteetan bezala, 25-29 urte bitartekoen haurrak (%13,5) eta 20-24koenak (%4,1) gutxituz. Ama nerabeak, %1,3; zertxobait gutxituz.
Amen %17,7, atzerritarrak
Amen %17,7, atzerritarrak, eta 3.388 haur ekarri zituzten. 589 ama, Marokokoak; 275, Errumaniakoak; 264, Kolonbiakoak; 252, Boliviakoak; 153, Ekuadorkoak; 147, Aljeriakoak; 130, Paraguaikoak; 122, Brasilgoak; 110, Txinakoak.
Emakume atzerritarrak urte gutxiagorekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiarrak baino; %45,7, 30 urte baino gutxiagorekin; espainiarrak, %13,1.
Amen batez besteko adina, 33,2 urte. Espainiarren artean 33,9 urte; atzerritarren artean, 30.
2013ko ama lehen erdituen batez besteko adina, 32,3 urte.
10 urtetan ezkontzatik kanpoko jaiotzak bikoiztu egin dira
2013an ezkontzatik kanpoko jaiotzak 7.250 izan ziren, guztien %37,9; 2012an baino %1,6 gutxiago. Bizkaiak eta Arabak Euskal AEk baino ehuneko handiagoak izan zituzten, %39,2 eta %38,1; Gipuzkoak balio erlatibo txikiagoa (%35,9). 2003koa (%20) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak bikoiztu egin dira.
2013ko 10.255 lehen jaiotzak guztien %53,6 izan ziren; bigarrenak %37,8; hirugarren eta ondorengoak %8,6.
Erditzeak 18.673 izan ziren: horietatik 18.172, bakunak; 490, bikoitzak; eta 11, hirukoitzak. 1.130 erditze (%6,1), garaiz aurrekoak.
2013an, bizirik jaioen artean, 100 neskatoko 106 mutiko jaio ziren. Mutikoen batez besteko pisua, 3.325 gramo; neskatoena, 3.197.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko JAIOTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua