2014/10/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %1,4 gehitu ziren 2014ko irailean
Gaualdiak %7,6 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2014ko irailean, 239.029 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 3.252 gehiago, %1,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %7,0 gehitu ziren Araban, %3,7 Gipuzkoan; Bizkaian %2,1eko jaitsiera.
Gaualdiak, 2014ko irailean, 495.457, aurreko urtekoan baino 35.115, %7,6, gehiago. Gaualdiek ere bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %11,0, Bizkaian %9,3, Gipuzkoan %4,6.
Estatuko bidaiariak %0,3 gutxitu dira aurreko urteko irailaren aldean eta atzerrikoak %3,7 gehitu. Araban atzerritarrak %5,4 gehitu dira eta estatukoak %7,7. Bizkaian atzerritarrak %3,5 gehitu dira eta estatukoak %5,9 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %3,5 gehitu dira eta estatukoak %3,8.
Batez besteko egonaldia, 2,07 egun, aurreko urteko irailean 1,95. Araban batez besteko egonaldia 2013ko iraileko 1,80 egunetik aurtengo 1,86ra luzatu da; Bizkaian 1,88tik 2,10era; Gipuzkoan 2,10etik 2,12ra
Plazakako betetze-maila ehuneko 4,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko iraileko %53,9tik aurtengo %58,6ra. Araban ehuneko 5,3 puntuz gehitu da, 2013ko iraileko %45,3tik aurtengo %50,6ra. Bizkaian ehuneko 6,2 puntuz gehitu da, 2013ko iraileko %53,1etik aurtengo %59,3ra. Gipuzkoan ehuneko 2,3 puntuz gehitu da, 2013ko iraileko %58,7tik aurtengo %61,0ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 5,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %71,5. Araban ehuneko 6,6 puntuz gehitu da, %62,8ra; Bizkaian 8,0z, %73,9ra; Gipuzkoan 2,8z, %72,0ra.
Hotel-okupaziorik handienak irailean Donostian (%70,8), Bilbon (%66,4), Arabako Errioxan (%63,0).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko irailean okupaziorik handiena (%68,4) aste-bukaeretan; %55,0 lanegunetan, Euskal AEn.
Bizkaian, gelakako betetze-maila Saskibaloiko Munduko Kopan, Bilbon, %80,6
Bizkaian, bidaiari-sarrerak 2014ko Bilboko Saskibaloiko Munduko Kopan, 20.727. Sarrerok 2014ko abuztuaren 29tik irailaren 4ra arte (7 gau). Aldi horretan, 62.504 gaualdi Bizkaia osoan eta gelakako betetze-maila %67,5. Bilbon gelakako betetze-maila, %88,1; plazakakoa, %72,5.
Araban, gelakako betetze-maila Gasteizko FesTVal-en, %69,3
Araban, bidaiari-sarrerak 2014ko Gasteizko FesTVal-en, 8.327. Sarrerok 2014ko irailaren 1etik 6ra arte (6 gau). Aldi horretan, 15.142 gaualdi Araba osoan, 2013an baino %7,7 gehiago (orduan irailaren 2tik 7ra izan zen). Sarrerak %10,6 gehitu ziren lurralde osoan 2013koaren aldean. Plazakako betetze-maila 2014an, %55,9. Gasteizen 5.809 sarrera eta 10.732 gaualdi; plazakako betetze-maila %56,8 eta gelakakoa %74,4. Sarrerak %8,3 gehitu ziren eta gaualdiak %5,5 hiriburuan, 2013ko datuen aldean.
Gipuzkoan, gelakako betetze-maila Donostiako Zinemaldian, %74,3
Gipuzkoan, bidaiari-sarrerak 2014ko Donostiako Zinemaldian, 26.559. Sarrerok 2014ko irailaren 19tik 27ra arte (9 gau). Gaualdiak, 58.560 Gipuzkoa osoan; plazakako betetze-maila %61,5. Donostian, 14.239 sarrera eta 33.254 gaualdi; gelakako betetze-maila %88,2 eta plazakakoa %71,5. 2013koaren aldean (orduan irailaren 20-28 artean izan zen, 9 gau) sarrerak Gipuzkoan %0,2 gutxitu dira eta gaualdiak %3,4 gehitu; Donostian sarrerak %5,9 gehitu dira eta gaualdiak %5,0.
Landa-ostatuetako sarrerak %24,0 gehitu dira eta gaualdiak %18,8 irailean
Euskal AEko landa-establezimenduetan irailean 31.893 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %18,8 gehiago. Araban %12,4ko jaitsiera; Bizkaian %39,7ko gehikuntza, Gipuzkoan %17,5ekoa.
Plazakako betetze-maila, %26,8, ehuneko 4,7 puntu gehiago 2013ko irailean baino. Araban ehuneko 0,9 puntu gutxiago, betetze-maila %13,6. Bizkaian betetze-maila %25,3, ehuneko 7,4 puntu gehiago 2013ko irailaren aldean eta Gipuzkoan 5,1 puntu gehiago, %33,1.
Euskal AEko landa-ostatuetan 13.063 bidaiari-sarrera erregistratu ziren irailean, %24,0 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %2,7ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %41,0, Gipuzkoan %22,2.
2.180 atzerritar-sarrera izan genituen, %+34,7 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %16,7. Estatuko bidaiarien sarrerak %22,0 gehitu ziren.
Batez besteko egonaldia, 2,44 egun aurtengo irailean, lehengo urtean baino laburragoa.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua