2014/10/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPG %1,3 hazi da urte artean 2014ko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino lau hamarren gehiago
Hiruhileko arteko hazkunde-tasa %0,4 hazi da
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %1,3ko hazkundea izan du 2014ko hirugarren hiruhilekoan urte artean, urtaro- eta egutegi-eraginak deskontaturik, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea lau hamarren handiagoa da.
Hazkunde-tasa, %0,4 aurreko hiruhilekoaren aldean, 2014ko bigarren hiruhilekoan bezala.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2014ko hirugarren hiruhileko urte arteko hazkundea industriak eta zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako gertatu da; eraikuntzaren murrizketa-tasak, apaltzen.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, %0,1 gehitu da hiruhileko artean. Urte artean, enplegua %0,5 gehitu da hirugarren hiruhileko honetan; urte arteko bigarren tasa positiboa 2008ko bigarren hiruhilekotik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren gaineko datu-bankua