2014/10/28ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,2 jaitsi ziren 2014ko irailean aurreko hilaren aldean
2013ko irailaren aldean eraikuntza gastuak %1,2 gutxitu ziren
2014ko irailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 jaitsi zen aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %-1,2 izan zen, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,3 merketu dira.
Irailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,3ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,2koa.
Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu bera dugu. Etxegintzako lehengaien kostuak %2,0 jaitsi ziren, Obra zibilekoak %2,4, aurreko urteko hil beraren aldean.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2014ko iraila 2013koaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Energia elektrikoa eta gasa (%2,9), Zurgintza (%1,6), Material elektronikoa (%1,0). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%5,0), Ez-metalezko mineralak (%4,7), Kautxu eta plastikoa (%1,2).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua