2014/11/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,0 gehitu zen 2014ko irailean
Aurreko hilarekin alderatuta %3,5 jaitsi zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko irailean, lan-egutegiko termino homogeneoetan %1,0 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2013ko hil beraren aldean. Aurreko hilarekin, 2014ko abuztuarekin alderatuta %3,5 jaitsi zen, urtaro-eraginak zuzenduta.
2014ko iraileko indizearen bilakaerak, 2013koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Kontsumo-ondasunak %7,7 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-27,4, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+2,0. Ekipo-ondasunak %3,9 gehitu ziren; Bitarteko ondasunak %0,3, Energia %4,1.
2014ko iraileko hil arteko aldakuntza, 2014ko abuztuaren aldean, negatiboa izan da industri talde handi guztietan, Energian (%+2,2) izan ezik. Bitarteko ondasunak %5,4 jaitsi ziren eta Ekipo ondasunak %4,9. Kontsumo-ondasunek %-2,2 (iraunkorrak %-1,5, ez-iraunkorrak %-2,4).
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko irailean, urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %3,4; Zura, papera eta arte grafikoak, %3,1; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %2,8.
Material eta Ekipo elektrikoan urte arteko %14,8ko jaitsiera; Kautxu eta plastikoan %1,7; Makineria eta ekipoan %0,2.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen iraileko urte arteko bilakaera positiboa izan da hiruretan: Araban %3,6; Gipuzkoan %0,2; Bizkaian %0,4. Hil arteko hazkunde-tasak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan, %4,2; Bizkaian %1,3; Araban %6,2, 2014ko abuztuaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua