2014/11/26ko prentsa-oharra
2013an Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen
Lan Hezkuntzako hiru titulaziotatik bi goi mailakoak dira
Hamar urte eta gehiagoko pertsonen %24k, 472.000k, goi-ertain edo goi mailako unibertsitate-ikasketak zituen 2013an, Eustaten datuen arabera.
318.000 pertsonak goi mailako unibertsitate-prestakuntza zuten, %16,2k. 2011n 312.000 pertsona ziren (%15,8); beraz, ehuneko 0,4 puntuko hazkundea dago. Emakumeen %16,4 eta gizonen %15,9; 2011ko aldea, haziz.
2013an, 10 urte eta gehiagoko biztanleen %0,4 analfabetoak ziren; gizonen %0,3 eta emakumeen %0,6. 65 urte bete bitartean, tasa %0,2 zen, eta hortik aurrera %1,2, 2011ren aldean ehuneko %0,2 puntu gutxiago.
Ikasketa-mailen arteko aldeak, lurraldeka, txikiak dira. Bigarren mailako ikasketadunen portzentajerik handienak, Araban, %22,6, %21,5 delarik Euskal AE osoan. Bizkaian unibertsitate-ikasketadunak %24,8 dira, Erkidegoan 0,8 hamarren gutxiago. Gipuzkoan Lan Hezkuntza egindakoak %17,9 dira, ehuneko 1,1 puntu gehiago Euskal AEn baino.
Eskualdeka, aldeak handiagoak dira. Unibertsitate-mailan Plentzia-Mungia (%33), Gorbeiako Inguruak (%26,4) eta Donostia (%26,3) nabarmentzen dira. Lan Hezkuntzan Arabako Ibarrak (%21,3), Debagoiena (%20,6) eta Enkarterriak (%20,5). Bigarren mailako ikasketetan, Bidasoa beherea (%23,6), Arabako Lautada (%23,4), Plentzia-Mungia (%23,1).
10 urte eta gehiagoko biztanleak, unibertsitate-ikasketadunak, eskualdeka. Euskal AE (%) 2013
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren udal estatistika
2011ren aldean, kopuruak goraka bigarren mailako ikasketen tituluetan, lan hezkuntzan eta unibertsitatean
2013an, 10 urte eta gehiagoko biztanleen %19,4 bigarren mailako ikasketen tituludunak ziren. Emakumeen %20,1, gizonen %18,8. 2011ren aldean, ehuneko 0,5 puntu gehiago.
10 urte eta gehiagoko biztanleen %18,7 unibertsitateko ikasketa goi-ertain edo ertainen tituludunak ziren. Emakumeen %20,5, gizonen %16,9. 2011ren aldean, tituludun goi-ertainak eta goi-mailakoak ehuneko 0,2 puntuz gehitu dira.
Lan Hezkuntza dutenak ere gehitu egin dira, 2011ko %15,6tik 2013ko %15,9ra; tituludun gizonezko gehiago (%19) emakumezko (%13,1) baino. Lan Hezkuntzan, hiru titulutik bi goi mailakoak dira.
Bizkaiak du unibertsitate-tituludun ehunekorik handiena, %19,8; Gipuzkoak %17,8 eta Arabak %17,1. Arabak du bigarren mailako tituludunen ehunekorik handiena, %20,3; Gipuzkoak %19,5; Bizkaiak %19,1. Lan Hezkuntzako tituludunen ehunekorik handiena, Gipuzkoak, %17,1; Arabak %16,1; Bizkaiak %15,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Hezkuntzari buruzko udal estatistika. Prentsa-ohar gehiago