2014/11/25eko prentsa-oharra
2014an, informazioaren teknologiak darabiltzaten 10 langile edo gehiagoko enpresa-portzentajean Debagoiena nabarmentzen da
Euskal AEn webgunea dutenen %47,2k euskaraz ere badu; Gipuzkoan %61,1ek
Eustaten datuen arabera, 2014an Euskal AEko 10 langile edo gehiagoko enpresak IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamenduetan ondo hornituta daude, bereziki Debagoienan, merkataritza elektronikoaren erabileran izan ezik.
Arabako Mendialdean eta Enkarterrietan eta Markina-Ondarroan Bizkaian, tamaina horretako enpresen %100ek badute Internet. Gipuzkoan Tolosaldea nabarmentzen da, %99,6.
Internet baduten 10 langile edo gehiagoko enpresak, herri-administrazioekin izapide elektronikoak egiten dituztenak, %99,5 dira Markina-Ondarroan, Bizkaian; %96,8 Arabako Mendialdean; eta Debagoienan eta Goierrin, Gipuzkoan, %95,3.
Web orria dute Debagoienako %93,4k, Gipuzkoan; Kantauri Arabarrean %89,1ek eta Bilbo Handian %87,3k.
Sare informatikoak: Enkarterriak (%100), Bizkaian; Arabako Ibarrak eta Gorbeia inguruak, Araban (%98,1); Debagoiena Gipuzkoan (%97,7).
Kode irekidun programak, 10 langile edo gehiagoko enpresetan: Arabako Mendialdean (%94,3); Markina Ondarroan (%89,5) Bizkaian; Debagoienan (%85,1), Gipuzkoan.
Tamaina honetako enpresek zenbateraino darabilten merkataritza elektronikoa (erosketa edo salmentak egiteko) neurtzeko orduan, portzentajeak askoz apalagoak dira: Urola-Kosta Gipuzkoan (%38,0); Markina-Ondarroa Bizkaian (%35,3), Gorbeiako Inguruak Araban, %33,0.
Euskararen presentzia euskal enpresen webetan
Euskaraz ere badiren webak batez ere Gipuzkoako enpresetan ditugu. Debagoienan %74,8, Goierrin %68,2; Gipuzkoako gainerako eskualdeetan %56ren gainetik.
Bizkaiko Markina-Ondarroan %59,3; Gernika-Bermeon %58,8.
Arabako Mendialdean %50,0; gainerako eskualdeetan beheraka portzentajea.
10 langile edo gehiagoko enpresetako IKT ekipamenduen portzentajeak hiriburuetan oso antzekoak dira. Donostian euskarazko weben portzentajea handiagoa da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta (IGI enpresak); datu-bankua