2014/11/20ko prentsa-oharra
2014ko bigarren hiruhilekoan 2.114 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino %6,4 gutxiago
Ezkontza zibilen portzentajea (%77,7) ehuneko 3,1 puntuz handiagoa aurreko urtean (%74,6) baino
2014ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 2.114 ezkontza izan ziren, iazko aldi berean baino %6,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 1.033 ezkontza (%-7,4); Gipuzkoan 715 (%-8,6); Araban 314 (%+0,3). 52 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
Ezkontzen %77,7, zibilak; 2013ko aldi berean baino ehuneko 3,1 puntu gehiago. Proportzio hori 2014ko lehen hiruhilekoa (%92,6) baino txikiagoa da. Bigarren hiruhileko horretan dezente hazi zen ezkontza kopurua, batez ere maiatz eta ekainean; aurreko hiruhilekoan ez bezala, neguko hiletan ezkontza gutxi izaten baita.
2014ko bigarren hiruhileko 2.114 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.043 gizonezko eta 2.071 emakumezko ezkondu ziren. 1.819 senarrentzat (%89), lehen ezkontza; 7 alargun eta 217 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkondu gabeko emakumeak, 1.844 (%89); alargunak, 8; dibortziatuak, 219.
Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera
Senarren %88,8k 30 urtetik gora zituzten, emazteen %76,5ek. Proportzio horiek 2013ko hiruhileko berean izandakoak (%87,1 eta %75,7) baino handiagoak dira; hiruhileko horretan ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.
2014ko 2. hiruhilekoan gizon ezkonberrien %5,5 eta emakume ezkonberrien %8 atzerritarrak ziren.
Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, %+0,1 gizonen artean eta %-0,3 emakumeen artean.
Sexu bereko pertsonen artean, 33 ezkontza; urtebete lehenago, 26.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko EZKONTZEN ESTATISTIKAri buruzko datu-bankua