2014/11/18ko prentsa-oharra
Euskal emakumeen bizi-itxaropena, Europako altuenetakoa
Euskal AEn 65 urte eta gehiagoko biztanle asko dago; osasun-gaietan arreta berezidun kolektiboa
Gure emakumeen bizi-itxaropena (85,4 urte), gizonena (78,9) baina luzeagoa da, EBko gainerako estatuetan bezalaxe; gainera, Europako altuenetakoa da, Eustaten datuen arabera. Hauek eta bestelako datuak ditugu Euskal AEko Osasun Ikuspegian, non agertzen diren besteak beste osasunaren determinatzaileak, antzemandako osasun egoera, osasun asistentzia, gastuak, nazioarteko konparazio bat.
Adierazle demografikoek esaten digute nolakoa izango den osasun-arretaren eskaria, potentziala eta etorkizunekoa: Euskal AEko 65 urte eta gehiagoko biztanleria (%20,2) 28-EBko (%18,2) handienen artean dago; haur-proportzioa baxuenen artean (%13,8, 28-EBn %15,6).
Hilkortasun-tasa, 8,69 pertsona milako (28-EBn 10,3) baxua da; Frantzia, Suitza eta Espainiakoen antzekoa, eta hauek taulako onenetakoak dira.
Bai Euskal AEn, bai, 28-EBn zirkulazio aparatuko gaixotasunak eta tumoreak dira heriotza-kausarik sarrienak, baina gureak tumoreak aurren eta zirkulaziokoak aurren Europan. Biztanleria zahartzen ari dela-eta, asaldu mentalak eta Alzheimerra goraka.
Osasun-jokaeren artean, denetik, datu positiboak eta negatiboak: Ariketa fisiko osasungarrian aritzen direnak goraka, eta baita ere tabakoari uzten diotenak. Edaten duten emakumeak goraka (%14,5); 65 urte eta gehiagokoen ia %20, gizeneridunak.
Euskal biztanleek osasun ona dutela diote. “Zoriontasuna eta osasuna” adierazleak (“ongi”, 1etik 10era 7,5) antzemandako osasun-egoera eta bizitzarekiko eta diru-sarrerekiko asetasuna erlazionatzen ditu Gizarte Kapitalaren Inkestan; profesional baloratuenak, medikuak.
Depresioaren eta hersturaren prebalentziak txarrera ekin du, batez ere emakumeen artean (%24); gaixotasun kronikoren bat (hipertentsioa, kolesterol altua, artrosia) biztanleek ia erdiak du: gizonen %45ek, emakumeen %47k; 65 urte eta gehiagokoen arteko %80 pasak.
Osasun-langileen %71 ospitaleetan ari da; %23 kontsulta mediko eta odontologikoetan; %6 osasun beste jardueretan. Denen arteko %75 emakumeak dira.
Biztanleko osasun gastua (erosteko ahalmenaren parekotasunean, ($) ): 3.695. Azpitik: Erresuma Batua (3.405), Finlandia (3.374), Espainia (3.072). Sailkapen buru: Norvegia (5.669), Suitza (5.643). BPGren portzentajean, 2011n %8,8 izan zen Euskal AEn, inguruko nazioen azpitik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eusTlf: 945 01 75 62
Osasunaren panoramari buruzko prentsa-ohar gehiago