2014/11/14ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko HIRU HILEROKO KONTU EKONOMIKOAK (HKE) III/2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal Aeko BPG urte arteko %1,3 hazi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Kontsumo Pribatuak (%+2,2) Barne Eskaria %1,4 haztea ekarri du, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago

2014ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %1,3 hazi da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Bederatzi aldiz urte arteko tasa negatiboak izan ondoren, hirugarren datu positiboa da. Urte arteko hazkundea Espainiako ekonomiarena (%1,6) baino hiru hamarren txikiagoa da.

Hazkunde-tasa, %0,4 aurreko hiruhilekoaren aldean, bigarren hiruhilekoan bezala. Espainiako ekonomiarena (%0,5) baino hamarren bat txikiagoa da aldakuntza.

Eskaintzaren ikuspegitik, BPGren urte arteko hazkundea lau jarduera-sektore handien bilakaera ezberdinen konbinazioaren emaitza da. Bai lehen sektorea, bai eraikuntza, 2014ko hiruhileko guztietan bezalaxe, atzeraka jarduera-mailetan. Industriak eta zerbitzuek aldakuntza positiboak dauzkate balio erantsietan.

Lehen sektoreak urte arteko %13,2ko jaitsiera izan du.

Industria, hirugarren hiruhilekoan, %1,4 hazi da, bigarrenean baino ehuneko bost hamarren gehiago urte artean; hirugarren hiruhilekoa jarraian urte arteko hazkunde-tasa positiboekin. Urte arteko hau hiruhilekoen arteko bederatzi hamarrenen hazkundean gauzatzen da, bigarren hiruhilekoan baino sei gehiago.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %	
Iturria: Eustat. Hiruhilekoko kontu ekonomikoak

Eraikuntzak berriz izan du urte arteko tasa negatiboa, %-2,0, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren negatiboagoa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %-0,5.

Zerbitzuetan, urte arteko %1,7ko eta hiruhileko arteko %0,4ko hazkundeak.

Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuen adarra %2,5 hazi da; Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %1,6. Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %1,3.

Hiruhileko artean, jarduera-azpisektore guztiak hazi dira. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak dira berriz ere hiruhileko arteko gehien hazi direnak, %0,6. Gainerako zerbitzuak %0,3 hazi dira eta Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,3 baita ere.

Sektore-agregatuen joerak Balio Erantsiaren urte arteko bilakaera positiboa ekarri du, %1,3; 2014an zehar izandako positibotasunari eusten zaio. Datua sei hamarren hobea da aurreko hiruhileko urte artekoa baino. Hiruhilekoen artean eta laugarren hiruhilekoz jarraian hazkundea dugu, %0,4.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhilekoko kontu ekonomikoak

Eskariaren aldetik, bi gauza aipagarri. Aurrena, Barne eskariaren bilakaera positiboaren nolabaiteko sendotzea, %1,4, zeina oinarritzen baita Azken Kontsumoaren hobekuntzan eta Kapital Eraketa Gordinaren jaitsieraren apaltzean. Bigarren, Barne eskariaren datu positibo honi kontra egiten dio kanpo-merkataritzaren bilakaera apalagoak, zeinak BPGren murrizte arina dakarren. Inportazioak pittin bat hazi dira, gutxixeago esportazioak.

Familia-etxeetako Azken Kontsumoaren Gastuak, Kontsumo Pribatuak, urteko lehen hiruhileko bilakaera positiboa sendesten du. %2,2ko hazkundea dugu hirugarren hiruhileko honetan; aurrekoarekin alderatuz gero, zortzi hamarren gehiago. Hiruhileko arteko tasa (%0,6), bigarren hiruhilekoan baino sei hamarren txikiagoa.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhilekoko kontu ekonomikoak

Kontsumo Publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) %0,1 jaitsi da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino bederatzi hamarren gutxiago; honek hiruhilekoen arteko %1,3ko jaitsiera dakar.

Azken Kontsumoko Gastua ( Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %1,7 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,2ko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordinak (Inbertsioak) %0,0 du urte arteko hazkundean, honek hiruhileko arteko %0,8 positiboa ekarri du.

Berriz ere inbertsioaren jokaera bi bilakaera kontrajarritan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %2,9 hazi da urte artean eta %2,4 hiruhileko artean. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- tasa negatiboa du urte artean (%-1,2), eta positiboa hiruhileko artean (%0,1).

Barne eskaria, zeina osatzen baitute Azken Kontsumoko Gastuak eta Kapital Eraketa Gordinak, %1,4 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gehiago.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko Hazkunde-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhilekoko kontu ekonomikoak

Kanpo-sektoreak beheraka ekarri du BPG, zertxobait, berriz ere. Esportazioak %2,5 gehitu dira, Inportazioak pittin bat gehiago.

Enplegua, hirugarren hiruhileko honetan (Dedikazio osoko baliokidetzan neurtuta) %0,5 hazi da urte artean, bost urtez jarraian hiruhilero jaitsi ondoren. 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean, urte arteko honek %0,1eko hazkundea dakar. Enplegu tasa positiboak dituen bigarren hiruhileko jarraian da, bai urte artean, bai hiruhileko artean.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, enplegua jaitsi egin da Industrian eta Eraikuntzan; beste bi jarduera-sektoreetan, ez. Zerbitzuetan %1,3 hazi da enplegua urte artean, guztira; tasa positiboak dituen hirugarren hiruhilekoa jarraian. Lehen sektorea %1,2 hazi da. Urte arteko jaitsierarik handiena berriz ere Eraikuntzan, %-1,7. Industrian, %-1,4.

Hiruhileko artean, Industriak %0,1; Eraikuntzak %0,4 (biak aurreneko aldiz aspaldiko partez) eta Zerbitzuek %0,1. Lehen sektorean, %-0,7 enpleguan.

Urte artean, BPG %1,4 hazi da Gipuzkoan, %1,2 Bizkaian, %1,1 Araban. Hiruhileko artean, Arabak %0,4, Bizkaiak %0,4, Gipuzkoak %0,5.

Ohar metodologikoa

2014ko hirugarren hiruhileko argitalpen honetan aurreneko aldiz erabili da SEC-2010, Kontu Nazionalen eta Eskualdeetakoen Europar Sistemako 2010eko kontabilitate-oinarria. Argitalpen honetara serie homogeneoak ekarri dira, gehienak 1995etik, eta urteko Kontu Ekonomikoen datuekin bateragarriak dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Hiruhilekoko Kontu Ekonomikoen gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Aeko BPG urte arteko %1,3 hazi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2014/11/14
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0012352_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali