2014/11/24ko prentsa-oharra
Euskal AEko esportazioak %11,2 gehitu ziren 2014ko hirugarren hiruhilekoan
Inportazioak %20,1% gehitu ziren aldi berean
Euskal AEko esportazioak %11,2 nominal batez gehitu ziren 2014ko hirugarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Guztirakoa 5.429 milioi euro; iaz, 4.882.
Inportazioak %20,1 gehitu dira, 4.551 milioira. Inportazio ez-energetikoak bakarrik hartuz, gehikuntza txikiagoa da, (%17); 2.707 milioi.
Saldo garbia positiboa izan da: 879 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %119,3. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 1.940 milioiko superabita du, 2013ko hirugarren hiruhilekoan baino 3,4 milioi gehiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa 2013ko %183,7tik 2014ko %171,7ra pasatu da.
Europar Batasunerako esportazioak %15 gehitu dira 2013ko aldi beraren aldean, esportatutako guztiaren %63,4 dira, aurreko urteko hiruhileko bereko baino ehuneko 2,1 puntu gehiago. Hazitako esportazioak: Herbehereak (%76,3), Alemania (%21,6), Portugal (%10,6), Italia (%10,4). 28-EBtik kanpo, hazkundeak esportazioetan: Norvegia (%255,7), Txina (%38,8), Mexiko (%7,7), Estatu Batuak (%4,8).
Europar Batasunetiko inportazioak %63,8 gehitu ziren, batez ere Letonia, Estonia eta Erresuma Batutik eginiko inportazio energetikoengatik. Frantziatikoetan, %-3,2. Munduko gainerakoan, berriz ere nabarmentzen dira irakiarrak eta Norvegiatikoak (%23,5); beheraka Errusiatik (%-51) eta Mexikotik (%-8,2), den-denak energetikoak. Txinatikoak ere nabarmen (%13,9) gehitu dira; aspalditxo da EBtik kanpoko inportatzaile ez-energetiko nagusia.
Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez, Garraio Materiala (%53,2) eta Produktu Mineralak (%24,5) nabarmen gehitu dira. Garrantzitsuenen artean Material elektrikoa bakarrik jaitsi da (%-4,3). Inportazioetan: Produktu kimikoak (%257,3), Metalak eta beren manufakturak (%9,2), Material elektrikoa (%-4,2).
Araban izan da esportazio hazkunderik handiena (%22,9), batez ere Garraio materialagatik (%94,9). Nabarmentzekoak dira, baita ere, Metalen eta beren manufakturen (%12,6) eta Plastikoen eta kautxuaren (%5,6) hazkundeak. Aurreko urteko aldi beraren aldean inportazio arabarrak %0,4 gehitu ziren; bi sekzio garrantzitsuenak gehitu egin ziren, Metalak eta beren manufakturak (%2,8) eta Material elektrikoa (%1,2).
Bizkaiko esportazioak %9,9 gehitu ziren, Produktu mineralak (%25,7) eta Garraio-materiala (%33,9) arloek izandako bultzadaren ondorioz. Jaitsierak: Material elektrikoa (%-10,1), Metalak eta beren manufakturak (%-1,2). Bizkaiko inportazioak %28,8 gehitu dira, hiru lurraldeetako hazkunderik handiena, hiru sekzio nagusien (guztiaren %83) gehikuntzagatik. Produktu mineralak (%24,8), Metalak eta beren manufakturak (%10,1), eta Produktu kimikoak (%565,5).
Esportazio-hazkunderik txikiena (%3,8) Gipuzkoan izan da. Sekzio garrantzitsuenak: Garraio materiala (%10,7), Material elektrikoa (%3,9), Metalak eta beren manufakturak (%1,7). Gipuzkoako inportazioak %5,1 gehitu dira. Sekzio garrantzitsuenak: Metalak eta beren manufakturak (%11,6), Material elektrikoa (%-1,4).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua