2014/11/13ko prentsa-oharra
Euskal AEko migrazio-saldoa negatiboa da, ia 2.000 pertsona
Beste erkidegoekiko saldoa, +3.220 pertsona, atzerriarekin -5.176
Eustatek landutako datuen arabera, 2013ko Euskal AEko migrazio saldo osoa: -1.956 pertsona. Saldo honen bi osagarriek batak besteak ez bezala jokatzen dute: Euskal AEren eta beste erkidegoen artean: +3.220. Atzerriarekin: -5.176.
Bizkaiko migrazio saldoa: -3.246. Gipuzkoakoa: +1.388. Arabakoa: +82. Gasteizek: +270. Donostiak: +38. Bilbok: -1.447.
Euskal mugikortasun geografikoa urria da gainerako erkidegoekin alderatuz gero
Erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2013. urtean Euskal AEko mila biztanletik 32 mugitu dira (‰37,9 Araban; ‰31,1 Bizkaian eta Gipuzkoan); beste erkidegoetan, ‰36.
Madril, Galizia eta Extremadura dira salbuespen; beste erkidego guztien kasuan, Euskal AEra datozen pertsonak gehiago dira hemendik haietara doazenak baino.
Euskal AEko joale gehien erakarri duten erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Kantabria, Katalunia, Andaluzia, Nafarroa. Gure erkidegotik besteetara joaten direnen %65 jasotzen dute.
Euskal AEra, batez ere, ondokoetatik etortzen da jendea: Gaztela eta Leon, Madril, Katalunia, Kantabria, Andaluzia, Valentzia. Seien artean, estatuko etorkinen %64.
2013an 18.239 atzerritar etorri zitzaizkigun. Haietatik 7.360 beste erkidegoetatik etorri ziren, batez ere Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia eta Gaztela eta Leondik. Gainerako 10.879ak zuzenean atzerritik.
19.356 atzerritar joan zitzaizkigun. Gure erkidegotik badoazen pertsonen %54 atzerritarrak dira; eta haien arteko %77 atzerrira joango dira.
Joaleen batez besteko adina, 35,2 urte, handiagoa da etorkinena (33,2) baino. Etorkinen %53 gizonak dira eta %47 emakumeak; joaleen artean, %55 eta %45.
Euskal biztanleen %9,9k bizileku aldaketaren bat egin du 2013an zehar. %68k Euskal AEn bertan, eta gainerako kasuetan erkidegotik kanporakoa.
Euskal AEn 216.653 aldiz aldatu da ohiko bizilekua. Kopuru horretatik, 97.927 kasutan udalerrian bertan aldatu dira bizilekuak. Erkidego barruko mugimenduak, hau da, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEko udalerrietan dituzten mugimenduak 48.796 izan dira. Era berean, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 33.987 immigrazio gertatu dira. Jatorria gure erkidegoaz kanpoko udalerri batean eta helmuga Euskal AEn duten mugimenduak dira horiek. Haietatik, 12.632 atzerritik. Azkenik, kanpoko edo erkidegoaz kanpoko 35.943 migrazio gertatu dira. Jatorria gure autonomia, erkidegoko udalerri batean eta helmuga gure erkidegotik kanpora duten mugimenduak dira horiek. 17.808ren norakoa atzerria izan zen.
Ohar metodologikoa
2013ko Migrazio Mugimenduen Estatistika migraziotzat jo ditu erroldako zenbait baja, sarrera desegokiak edo iraungitze-bajak; batez ere atzerritarrena, eta beste informazioak kontuan harturik.
Horrela egin da azken urteetan bi baja-mota horiek asko ugaritu direlako, eta atzerrirako irteerak erroldan zuzenean erregistratzea zaila delako.
Antzeko zerbait, kopuru txikiagoan, egin da “lehenetsitako altak” izenpean “ezkutatzen” diren atzerritar etorkinekin; horrek, jakina, 2013ko etorkin-kopuruari eragiten dio.
Laster Eustatek, 2013ko metodologiaz, azken urteetako migrazio-serieak berrikusiko ditu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko emigrazio-mugimenduei buruzko datu-bankua