2014/12/19ko prentsa-oharra
10 enplegatu edo gehiagoko euskal enpresen %28,4k berrikuntza teknologikoa egin zuen 2013an; enpresa guztiak aintzat, %12,7k
Euskal AEko enpresek eginiko gastua teknologia berritzeko jardueretan BPGren %3,9 adinakoa da
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn, 2011-2013 aldian, enpresen %12,7k egin zuen berrikuntza teknologikorik, aurreko aldian baino ehuneko 1,1 puntu gehiago Guztira, 20.677 enpresa. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (%7,1 2013an), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%9,6).
10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere; %28,4, aurreko urtean baino ehuneko 0,2 puntu gutxiago. Enpresa horien artean, produktua eraberritu dutenak %19,5 dira, eta prozesua eraberritu dutenak %22,7.
Aurreko urtearen aldean %-0,1 dugu berrikuntza teknologikoaren gastuan
2013an, Euskal AEko enpresek 2.563,5 milioiko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan; %-0,1 aurreko urtearen aldean. BPGren %3,9 da gastua.
Berrikuntzarako behar diren jarduera garrantzitsuenen artean banatuz gero, honako hauek nabarmentzen dira: barruko I+G (%51,4); makinak eta ekipoak erosteko gastua (%21,0); kanpoko I+Gren erosketa (%15,9). Gainerako jardueretarako %11,7 geratzen da.
Enpresa berritzaileen %23,2k finantzaketa publikoa jasotzen du.
Laguntza horren jatorriari behatuz gero, Eusko Jaurlaritza nabarmentzen da, laguntza guztien %19,6rekin. 10 langile edo gehiago dituztenetan, %50,8k laguntzak jasotzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, enpresarik gehien finantzatzen duena. Zehazki, enpresen %39,7.
Bi berrikuntza-motak kontuan harturik, teknologikoa eta ez-teknologikoa (azken hau antolaketa eta merkaturatzearekin lotuta) 2013ko enpresa berrikuntzadunak %16,7 dira, aurreko urtean baino ehuneko sei hamarren gutxiago. 10 enplegatu eta gehiagoko enpresak bakarrik kontuan hartuz, enpresa berritzaileak %34,7 dira.
Enpresa berritzaileen %80,5ek uste du berrikuntzak eragin positiboa duela
%66,6k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuetan, ondasun edo zerbitzuak direlarik; %69,6k barne-prozesuetan; %44,9k enpleguan eta %30,1ek dio bestelako eragin positiboak badirela, esaterako ingurumen inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.
10 langile edo gehiagokoetan, %90,6ren ustez bada eragin positiborik; lehen aipatu portzentajeetan: %85,0, %70,3, %57,6, %50,1.
Faktore jakin batzuek teknologia-berrikuntza oztopatzen dutela uste du enpresen erdiak baino gehiagok
Enpresen %55,5ek uste du teknologia berrikuntza zailtzen duten faktoreak badirela. Faktore horien artean, gehiegizko arrisku ekonomikoak (%39,8), berrikuntzen kostu handiegiak (%44,4), eta finantza-iturri falta (%41,0). 10 enplegatu baino gehiagoko enpresetan, berrikuntza oztopatzen duten faktoreak badirela uste dutenak %68,6 dira, aipatutako oztopoak berberak direlarik.
Berrikuntza ez-teknologikoa (%9,1) antolaketa- edo merkaturatze-berrikuntzek osatzen dute. Antolaketa-berrikuntza enpresa barruan antolatze-metodo berriak ezartzea da enpresako barne-funtzionamenduan; euskal enpresen %5,6k egiten dute. Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da; Erkidegoko enpresen %5,9k egiten dute. Berrikuntza ez-teknologikoa (%20,0), enpresa-tamaina (10 langile edo gehiago) horretarako, antolamenduan datza %16,7tan eta merkaturatzean %10,2tan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko berrikuntzaren inkesta. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko berrikuntzaren inkesta. Datu-bankua