2015/03/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,0 gehitu ziren 2015eko otsailean
Gaualdiak %8,1 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2015eko otsailean, 136.273 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 7.667 gehiago, %6,0ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %0,3 gehitu ziren Araban, %4,8 Gipuzkoan, %8,5 Bizkaian.
Gaualdiak, 2015eko otsailean, 236.803, aurreko urtekoan baino 17.809, %8,1 gehiago. Gaualdiek ere bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %13,2, Araban %5,5, Gipuzkoan %2,6.
Estatuko bidaiariak %4,8 gehitu dira aurreko urteko otsailaren aldean, eta atzerrikoak %9,3. Araban estatukoak %0,2 gehitu dira eta atzerritarrak %0,7. Bizkaian estatukoak %7,9 gehitu eta atzerritarrak %10,2. Gipuzkoan estatukoak %2,8 gehitu eta atzerritarrak %10,1.
Batez besteko egonaldia, otsailean, 1,74 egun, 2014koan 1,70 zelarik. Araban lehengo urteko 1,66 egunetik aurtengo 1,75era luzatu da; Bizkaian 1,68tik 1,75era luzatu; Gipuzkoan 1,76tik 1,72ra laburtu.
Plazakako betetze-maila ehuneko 2,1 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko otsaileko %30,0tik aurtengo %32,1era. Araban ehuneko 1,1 puntuz gehitu da, %26,8tik %27,9ra. Bizkaian ehuneko 3,6 puntuz gehitu da, 2014ko otsaileko %30,4tik aurtengo %34,0ra. Gipuzkoan ehuneko 0,5 puntuz gehitu da, 2014ko otsaileko %30,9tik aurtengo %31,4ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 3,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %43,3. Araban ehuneko 3,0 puntuz gehitu da, %37,5era; Bizkaian 4,4z, %46,8ra; Gipuzkoan 1,6z, %41,2ra.
Hotel-okupaziorik handienak Bilbon (%39,3), Donostian (%35,6), eta Bilbo Handian (%31,2, hiriburua kanpo).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko otsailean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%42,7) aste-bukaeretan; %27,7 lanegunetan.
Landa-ostatuetako sarrerak %12,8 gehitu dira eta gaualdiak %16,4 otsailean
Euskal AEko landa-ostatuetan 4.044 bidaiari-sarrera erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean %12,8 gehiago. Araban %-8,5 sarreretan; Bizkaian %-12,8, Gipuzkoan %+36,0. Atzerritarren sarreretan %-13,2 aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %5,0. Estatuko bidaiarien sarrerak %14,7 gehitu ziren.
Euskal AEko landa-establezimenduetan otsailean 8.931 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %+16,4. Araban %+3,8, Bizkaian %-8,7; Gipuzkoan %+33,4.
Plazakako betetze-maila, %9,1, ehuneko 1,3 puntu gehiago 2014ko otsailean baino. Araban ehuneko 0,7 puntu gehiago, betetze-maila %7,1. Bizkaian betetze-maila %6,3, ehuneko 1,0 puntu gutxiago 2014ko otsailaren aldean; Gipuzkoan 3,0 puntu gehiago, %11,6.
Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2014ko otsailaren aldean: duela urtebete 2,14 egun; aurtengoan 2,21.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua