2015/01/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,2 gehitu ziren 2014ko abenduan
2014an, sarrerak %2,4 gehitu dira eta gaualdiak %4,0
2014ko abenduan, 160.226 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 9.318 gehiago, %6,2ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: %7,2 Araban, %6,7 Gipuzkoan, %5,5 Bizkaian.
Gaualdiak, 2014ko abenduan, 288.049; aurreko urtekoan baino 27.594, %10,6, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %11,4, Bizkaian %10,6, Araban %8,8.
Estatuko bidaiariak %5,8 gehitu dira aurreko urteko abenduaren aldean eta atzerrikoak %7,2. Araban atzerritarrak %5,2 gutxitu dira eta estatukoak %9,7 gehitu. Bizkaian estatukoak %3,6 gehitu dira eta atzerritarrak %11,1. Gipuzkoan atzerritarrak %5,8 gehitu eta estatukoak %7,1.
Batez besteko egonaldia, abenduan, 1,80 egun, 2013koan 1,73 zelarik. Araban lehengo urteko 1,71 egunetik aurtengo 1,73ra; Bizkaian 1,71etik 1,80ra; Gipuzkoan 1,76tik 1,83ra.
Plazakako betetze-maila ehuneko 4,5 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2013ko abenduko %31,4tik aurtengo %35,9ra. Araban ehuneko 3,3 puntuz gehitu da, 2013ko abenduko %29,3tik aurtengo %32,6ra. Bizkaian ehuneko 5,0 puntuz gehitu da, 2013ko abenduko %32,3tik aurtengo %37,3ra. Gipuzkoan ehuneko 4,5 puntuz gehitu da, 2013ko abenduko %31,2tik aurtengo %35,7ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 5,8 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %43,9. Araban ehuneko 3,2 puntuz gehitu da, %39,4ra; Bizkaian 6,6z, %46,1era; Gipuzkoan 6,1ez, %43,2ra.
Hotel-okupaziorik handienak abenduan Bilbon (%43,2), Donostian (%42,0), Arabako Errioxan (%35,5).
Asteko eguna aintzat hartuta, 2014ko abenduan okupaziorik handiena (%47,1) aste-bukaeretan; %32,0 lanegunetan.
Hotel-establezimenduetako 2014ko balantzea: Aurreko urtearen aldean, %2,4ko gehikuntza sarreretan eta %4,0koa gaualdietan
2014an bidaiarien sarrerak 2.424.832 izan dira, aurreko urtean baino 56.752 gehiago. Bidaiari-sarrerak %5,9 gehitu dira Araban, %4,6 Gipuzkoan; %0,4 gutxitu dira Bizkaian.
2014ko gaualdiak, 4.657.505; aurreko urtean baino 178.833.000 gehiago. Araban %3,0 gehitu ziren gaualdiak, Gipuzkoan %5,0, Bizkaian %3,5.
Bidaiarien batez besteko egonaldia 2013ko 1,89tik 2014ko 1,92ra luzatu da. Euskal AE osorik hartuta, betetze-maila 2013ko %44,3tik 2014ko %46,4ra handitu da.
Euskal AEn, gelakako betetze-maila abenduko 5, 6, eta 7ko zubian, %69,5
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, bidaiari-sarrerak aipatu zubian, 28.350.. Sarrerok 2014ko abenduaren 5etik 7ra arte (3 gau). 53.751 gaualdi Euskal AE osoan. Plazakako betetze-maila, %65,5.
Landa-ostatuetako sarrerak %9,4 gehitu dira eta gaualdiak %27,4 abenduan
Euskal AEko landa-establezimenduetan abenduan 23.113 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %27,4 gehiago. Araban %16,3ko gehikuntza, Bizkaian %40,0koa; Gipuzkoan %24,8koa.
Plazakako betetze-maila, %20,1, ehuneko 5,0 puntu gehiago 2013ko abenduan baino. Araban ehuneko 4,3 puntu gehiago, betetze-maila %19,8. Bizkaian betetze-maila %22,3, ehuneko 7,4 puntu gehiago 2013ko abenduaren aldean eta Gipuzkoan 3,8 puntu gehiago, %18,9.
Euskal AEko landa-ostatuetan 9.666 bidaiari-sarrera erregistratu ziren abenduan, %9,4 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %3,7ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %23,8, Gipuzkoan %2,4.
506 atzerritar-sarrera izan genituen, %+97,7 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %5,2. Estatuko bidaiarien sarrerak %6,8 gehitu ziren.
Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen Euskal AE osoan, 2013ko abenduaren aldean: duela urtebete 2,05 egun; aurtengoan 2,39.
Nekazaritza-turismoaren 2014ko balantzea: Gehitu egin ziren bidaiarien sarrerak (%12,2) eta gaualdiak (%11,4)
Euskal AEko nekazaritza turismoko establezimenduetan 125.782 bidaiari sarrera izan dira 2014an, aurreko urtean baino %12,2 gehiago. Gaualdiak 326.426, 2013an baino %11,4 gehiago.
Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: Gipuzkoan %6,3, Araban %10,4, Bizkaian %25,5. Gaualdiek gora hiru lurraldeetan: %8,7 Gipuzkoan, %4,7Araban, %21,0 Bizkaian.
Bidaiariko batez besteko egonaldia 2013ko 2,61 egunetik 2014ko 2,60ra laburtu zen. Plazakako betetze-maila 2013ko %20,0tik 2014ko %23,3ra handitu.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua