2015/01/16ko prentsa-oharra
Euskal AEko biztanleria okupatua sei mila pertsonatan gehitu da eta langabezia-tasak %14,5etan dirau 2014ko laugarren hiruhilekoan
Biztanle aktiboak, gehiago; jarduera-tasa, %57,5
Euskal AEko lan-merkatuaren 2014ko laugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 898.000 ziren, hiru hilabete lehenago baino 6.000 gehiago, (%+0,7), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %14,5; 2014ko hirugarren hiruhilekoan bezalaxe.
Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,5 da 2014ko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko 0,5 puntuz gainetik.
Emakume okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 3.500 gehiago dira eta gizonak 2.500. Okupatuak Gipuzkoan 2.300 gehiago dira, 2.500 Bizkaian eta 1.100 Araban.
Biztanle okupatuak gehiago dira lehen sektorean eta batez ere zerbitzuetan
Zerbitzuetan okupatuak 11.100 gehiago dira; lehen sektorean 300; eraikuntzan -1,700 eta industrian -3.700.
Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %64,8 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,5 puntu gehiago. Tasa hori gizonezkoentzat %68,6 da; emakumezkoentzat %61.
Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,9, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,5 puntu gehiago; %65,6 Arabak, 0,8 puntu gehiago; Bizkaiak, %62,7, ehuneko 0,5 puntu gehiago.
Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopurua gehitu egin da, 524.800era; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 189.300era.
Familia-etxeen %5,6tan pertsona aktibo guztiak langabezian daude
2014ko laugarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 856.700 (aurreko hiruhilekoan baino 600 gutxiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 3.700 familia gehiagotan; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 48.300 dira (guztirakoaren %5,6), hirugarren hiruhilekoan baino 300 gutxiago.
Langabezia %14,5, aurreko hiruhilekoan bezala; orain urtebete baino ehuneko 0,7 puntu gutxiago
Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 152.300 direla zenbatetsi da, 500 gehiago aurreko hiruhilekoan baino. Emakume langabeak, 73.200, 3.600 gehiago. Gizonak, 3.000 gutxiago, 79.200.
2014ko laugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia %14,5 da, aurreko hiruhilekoan bezalaxe; 2013ko hiruhileko berean baino ehuneko zazpi hamarren gutxiago. Gizonen langabezia, %14,2ra jaitsi da (ehuneko 0,6 puntu gutxiago); emakumeena 0,5 puntuz gehitu da, %14,8ra. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %40,1; 16-24 urte bitarteko 17.300 gazte aktibo daude langabezian.
Bizkaian langabezia %15,7 da, mila pertsona gehiago. Araban ehun pertsona gehiago; langabezia-tasa, %15,8. Gipuzkoan %12,1; bostehun pertsona gutxiago.
EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2014ko azaroan, 28-EBko langabezia-tasa %10 zen, Espainiakoa %23,9.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
(BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
(BJA) Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua