2014/12/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko establezimendu-kopurua %1,3 jaitsi da 2013an
Aurreko urtearen aldean, jarduerari ekin eta utzi ziotenen arteko saldoa -2.406 da
2014ko hasieran, Euskal AEn 159.001 enpresa 176.879 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak, ...) ari ziren, aurreko urtean baino %1,3 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
Aurreko urtearen aldean, Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintza sektorean establezimenduak %3,7 gehiago dira; Informazio eta komunikazioetan %3,1; Finantza jarduera eta aseguruetan %1,6; Jarduera artistiko eta beste zerbitzuetan %1,2. Higiezinen jardueretan %-13,1; Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzan %-9,4.
Establezimendurik gehien, Merkataritza, garraio eta ostalaritzak, %38,5; Jarduera profesional eta laguntzaileak %15,8; Eraikuntzak %12,1.
Langile-kopuruari begiratuz gero, Merkataritza, garraio eta ostalaritza berriz ere (%26,3); Jarduera Ekonomikoen Direktorioak kontabilizatutako guztizkoa, 849.335 langile. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzak %22,1 eta Industria, energia eta saneamenduak %20,7.
Sektore-egitura bestelakoa da lurraldeen artean. Araban pertsonarik gehien Industria, energia eta saneamenduak (enplegatu guztien %27,3); Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzak %23,9; Merkataritza, garraio eta ostalaritzak %22,6.
Bizkaian Merkataritza, garraio eta ostalaritzak %27,4; Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzak %22,0; Industria, energia eta saneamenduak %16,1.
Gipuzkoan Merkataritza, garraio eta ostalaritzak %26,2; Industria, energia eta saneamenduak %24,4. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzak %21,3.
Establezimenduen tamainaren araberako banaketa 2013an, aurreko urtean bezalatsu. Apenas 2.244 establezimenduk -guztirakoaren %1,3k- dauzkaten 50 enplegu edo gehiago; hauen enplegua guztirakoaren %38,9 da. 132.369 establezimendu, guztizkoaren ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,4 bakarrik hartzen dute.
Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai lurraldeetan, Industria, energia eta saneamenduan da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 14,1 enplegu da. Araban 17,9; Gipuzkoan 14,2 eta Bizkaian 12,5. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan establezimenduen batez besteko tamaina: 15,0 Araban, 10,5 Bizkaian eta 10,8 Gipuzkoan.
ENPRESAK
Enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri, unitate juridiko) %97,7k Euskal AEn dute egoitza; 3.695ek estatuaren gainerakoan. 80.045 enpresak, erdia pasatxok, Bizkaian dute egoitza; 53.940k (%33,9k) Gipuzkoan; 21.321ek (%13,4k) Araban.
Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,3 okupatu enpresako, 4,8 establezimenduko. Nortasun juridikoaren araberako azterketan alde nabarmenak daude. Titularra Pertsona Fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,1 eta 9,0 okupatu dira, enpresako eta establezimenduko.
ENPRESA-DEMOGRAFIA
Jarduera hasi duten eta eten duten enpresen arteko saldo garbia, -2.406.
Demografia jardueraren arabera aztertzean, Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %33,0 eta bajen %31,6), Eraikuntza (alta guztien %15,7 eta baja guztien %20,5), Jarduera profesional eta laguntzaileak (alta guztien %18,8 eta baja guztien %15,7) nabarmentzen dira.
Errotaziorik handiena Pertsona Fisikoaren formula juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen da: alten %64,6 eta bajen %64,0.
Pertsona fisiko diren establezimenduetan dugu enplegatuen alten %37,6 eta bajen %38,2. Sozietate mugatuetan alten %32,3 eta bajen %33,2.
Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %90,6 eta baja guztien %89,6 hartu ditu.
Establezimendu handien (50 langile edo gehiago) geruzan alten eta bajen %0,2 dugu, besterik ez. Aldiz, enplegatuen alta guztien %10,0 eta bajen %7,4.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko datu-bankua