2015/01/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko gizarte-babesaren gastu guztia %1,9 gehitu zen 2013an
Biztanleko guztizko gastua, 7.658 euro 2013an, aurreko urtean baino %2,1 gehiago
Eustaten datuen arabera, Euskal AEn gizarte-babesaren baliabideetan 16.663,4 milioi gastatu ziren 2013an, aurreko urtean baino %1,9 gehiago, Gizarte Babesaren Estatistika Integratuen Europar Sistema (SEEPROS) jarraituz. 2013ko BPGren %25,22 da, 2008an baino ehuneko 5,4 puntu gehiago.
Urte-serie eskuragarrian gizarte-babesaren gastua etengabe hazi da: 2008an biztanleko 6.402 euro ziren; 2013an 7.658, ia %20 gehiago.
Administrazio-gastuak kendutako gizarte-prestazioen balioa: 16.375,3 milioi 2013an, %2,0ko hazkundea.
Prestazio-gastuari funtzioen arabera begiratuz gero: Zahartzaroak, zeinak barne dituen pentsioak, ostatua eta etxeko artatzea, izan zuen gasturik handiena, 6.738 milioi 2013an; %3,7ko hazkundea 2011n eta 2012an eta %4,3koa 2013an.
Gaixotasunak/osasun arreta funtzioaren gastua, bigarrena gastu-bolumenean, 4.103 milioi 2013an; 2012an baino %-5,0 eta 2013an baino %-1,1. Behin-betiko azken datuak 2012koak dira, eta horien arabera jaitsiera izan zen aldi baterako ezgaitasun prestazioak eskudirutan %18,3 murriztu zirelako eta prestazio farmazeutikoak %7,6.
Langabezia funtzioaren gastuaren -langabezia prestazioak, enplegu sustatzea eta prestakuntza- bilakaera irregularragoa da. 2009an %+59,3; 2010ean %+3,4; 2011n %-4,1. 2012an %+10,0; 2013an %+4,4.
Gizarte-prestazioetako gastu gehiena, bi funtziotan: Zahartzaroa, 6.458,5 milioi 2012an (behin betiko datuak), prestazio guztien %40,2; Gaixotasunak/osasun arreta, 4.150,8 milioi 2012an, %25,9. Bien artean, gastuaren %66,1.
Ondoren Langabezia dugu, gastuaren %11,1. Etxebizitza eta Gizarte Bazterkeriaren prestazio-gastua, 558,6 milioi, guztiaren %3,5.
Gizarte-prestazioetan gastua duten erakunde-unitateei dagokienez, eskumena duten administrazio publikoek egindakoaren %60,6 izan zen 2012an, 2011ren aldean %3,1 gehituz; Gizarte Segurantzako Sisteman eta Estatuaren Administrazioan egiten da; hazkundea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak pentsio eta prestazioetan eginiko gastuari (%+2,9)zor izan zitzaion.
Euskal Administrazioek eginiko gastua, 5.175,5 milioi (%31,7) 2012an, 2011n baino %1,2 gutxiago. Euskal Administrazioak taldearen barruan gizarte-zerbitzuen sistema publikoa da, Eusko Jaurlaritzarena: Lanbide, Foru-aldundiak eta Tokiko Administrazioak. Gastua 1.784,8 milioi izan ziren 2011n eta 1.807,3 (%+1,3) 2012an. Euskal Administrazioen gastuaren barruan osasun sistema publikoarena dago: 3.428,5 milioi 2011n eta 3.344,9 (%-2,4) 2012an.
Adierazle nagusiei begiratuz gero, Eurostatek argitaratutako azken datuekin, Euskal AEko gizarte-babesaren biztanleko gastua 2012an, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean, (EAP), 7.940 euro; 27-EBko batez bestekoaren gainetik 2009tik, eta Espainiako batez bestekoaren (6.027) oso gainetik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko datu-bankua
Gizarte babesaren kontuaren ohar metodologikoa