2015/03/06ko prentsa-oharra
2014ko hirugarren hiruhilekoan 2.469 ezkontza izan genituen Euskal AEn, urtebete lehenago baino %2 gutxiago
Ezkontza zibilak, %69; aurreko urteko aldi berean baino ehuneko puntu bat gehiago
Eustaten datuen arabera, 2014ko uztail, abuztu eta irailean guztira 2.469 ezkontza izan genituen Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %2 gutxiago. Arabarrek 412 ezkontza egin zituzten, gipuzkoarrek 792 eta bizkaitarrek 1.200. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, ezkontzak 65 izan ziren.
2014ko hirugarren hiruhilekoan ezkontzen %69,4 zibilak izan ziren; 2013ko aldi berean baino 1,3 puntu gehiago. 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean (%77,2) ere txikiagoa da.
Senarren %86k eta emazteen %72k 30 urte edo gehiago zituzten
Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren arteko %85,9k 30 urtetik gora zituzten; emazteen arteko %71,9k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa gizonen artean bakarrik handitu da. 2013an gizonen %84 eta emakumeen %72,4 ziren.
2014ko hirugarren hiruhileko 2.469 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.381 gizon eta 2.415 emakume ezkondu ziren. 2.156 senarrentzat (%90,6), lehen ezkontza; 13 alargun eta 212 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa gizonena baino zertxobait altuagoa: Emakume ezkongabeak, 2.203 (%91,2); alargunak, 10; dibortziatuak, 202.
Emakume ezkonberrien %8 atzerritarrak ziren
2014ko udan zeharreko ezkontzetan, gizonen %6 eta emakumeen %8,1 ez ziren espainiarrak.
Ezkontzarik gehien (1.069) uztailean; ondoren (956), irailean. Aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxien (444) izandako udako hila abuztua, aurreko urteko hil beraren aldean %5,7 gehiago.
Sexu bereko pertsonen artean, 45 ezkontza; urtebete lehenago, 36.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua