2014/12/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %1,9 gehitu zen 2014ko urrian
Aurreko hilarekin alderatuta %1,5 gehitu zen
Eustatek landutako datuen arabera, 2014ko urrian %1,9 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2013ko hil beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,5 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2014ko irailarekin alderatuta.
2014ko urriko indizearen bilakaerak, 2013koaren aldean, joera ezberdina izan du industri talde handietan. Kontsumo-ondasunak %0,5 jaitsi dira guztira; Kontsumo-ondasun iraunkorrak %-15,1, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %+5,4. Ekipo-ondasunak %1,7 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunak %0,8 gehitu eta Energia %16,8.
Hil artekoa, 2014ko urrian irailaren aldean, negatiboa izan da Ekipo ondasunetarako, (%-0,7) Bitarteko ondasunak %1,0 gehitu ziren, Energia %3,7; Kontsumo-ondasunak %4,0. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorrak %2,7 gehitu ziren eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak %4,4.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2014ko urrian, urte artean: Zura, papera eta arte grafikoak %7,3; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %6,0; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %5,5.
Garraio materialean urte arteko %14,2ko jaitsiera; Material eta ekipo elektrikoan %7,5.
Urriko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeka: Bizkaian %+8,8, Araban %-2,6, Gipuzkoan %-2,2. Hil arteko tasa: Araban %-1,4; Bizkaian %+3,9; Gipuzkoan %+0,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua